Ondarroa (Bizkaia)

Arrain-saltzaileak eta Errioxako ardoa

Arrain-saltzaileak eta Errioxako ardoa Lehengo arrain-saltzaileek buru gainean eraman ohi zuten otarra. Otzararen azpian sorkia jartzen zuten; buruan pisua eramateko jartzen den zapia. Garai batean, Ondarroatik mendiz mendi joaten ziren arraina saltzera Oñatira, Azpeitira... Errioxara ere joaten ei ziren. Gero, mandazainek Errioxa aldetik ardoa eta hango produktuak ekartzen zituzten Ondarroara, eta trukean, arraina eramaten zuten. Bezero asko egiten zen horrela. Denborarekin, zenbait errioxarrek herrian denda jarri zuten eta bertan gelditu ziren.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OND-012-017 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Lehengo arrain-saltzaileek buru gainean eraman ohi zuten otarra. Otzararen azpian sorkia jartzen zuten; buruan pisua eramateko jartzen den zapia. Garai batean, Ondarroatik mendiz mendi joaten ziren arraina saltzera Oñatira, Azpeitira... Errioxara ere joaten ei ziren. Gero, mandazainek Errioxa aldetik ardoa eta hango produktuak ekartzen zituzten Ondarroara, eta trukean, arraina eramaten zuten. Bezero asko egiten zen horrela. Denborarekin, zenbait errioxarrek herrian denda jarri zuten eta bertan gelditu ziren.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

Pasarte hau transkribatu gabe dago oraindik. Lagundu nahi al duzu?

Goian daukazu pasarte hau entzuteko aukera. Lagundu hura transkribatzen!

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia