Ondarroa (Bizkaia)

"Txo" moduan mandatuak egiten

"Txo" moduan mandatuak egiten <p>15 urterekin hasi ziren biak itsasoan lanean; mandatuak egiten. Itsasontzian lanean aritzen ziren gazteenei "txo" esaten zitzaien. Baxurako arrantzan irabaziak eta soldatak nola banatu izan diren azaltzen dute. Hasiberritan, gainerako arrantzaleen soldataren hirutik laurena edo erdia irabazten omen zuten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OND-012-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

15 urterekin hasi ziren biak itsasoan lanean; mandatuak egiten. Itsasontzian lanean aritzen ziren gazteenei "txo" esaten zitzaien. Baxurako arrantzan irabaziak eta soldatak nola banatu izan diren azaltzen dute. Hasiberritan, gainerako arrantzaleen soldataren hirutik laurena edo erdia irabazten omen zuten.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta hamabost urtegaz hasi ziñienien...


- Jesus: E?


- Hamabost urtegaz hasi ziñien itsosun?


- Patxi: Bai.


- J.: Bai, itxosun bai.


- Ta zeintzuk izeten zien hasikerako lanak? Hasikerako biharrak?


- P.:  Bai. Ba… ordun gaztenak, sartzen zinak gaztenak ixaten zin, “Txo” esaten otsen. Ta… ba hamen... Arrantzan da gauza bat, beti ixan da bajuran, e.


- J.: Txarto eon di.


- P.: Ixan da irabazixai buruz…


- J.: Txarto.


- P.: ... ba jaubik hartzen dau honenbeste, ez? erdixe hartzen dau. Eta beste erdixe geatzen da ba arrantzalintzako banatzen da, hamar edo hamabi edo hamalau edo dabizenak. Eta igual, ba, hamalau mille daz, hamalau mille pezeta da astin irabazixe domekako. Hamalau gixon badabiz, erdixe jaubik hartzen badau, hamalau, eta beste hamalau geratzen badiz, ba, zorrak eta janarixak eta ordainddu ta gero, ba, ordun eitten diz, hamalau badaz, hamalau mille badaz, bakotxai mille bana ixaten da. Irabazixe bardin, gixona ixan leike berrogei urteku, berrogeta hamar urteku...


- J.: Bost ume dakazena.


- P.: Eta praktika handixe dakarrena itxosun ta kapaza. Eta ni orduntxe hamabost urteaz sartu eta ixe ez dakixena ta han, ba, "txo-txo ekarri hori, txo-txo ten honei, eutsi hau..." holantxenik.


- J.: Mandatuk eta...  lapikuk garbittu...


- P.: Ta ordun guri hasiera baten emoten oskun/emotezkun/ soldata horren hirutik laurena.


- J.: Erdixe.


- P.: ... erdixe… Bai, segun.


- J.: Erdixe [be bai nire lekun].


- P.: Eta emoten otsuen /emotetzuen/ hille batzutan, ta batzuai, ba, ez dizenak desarrollaten sei hillabetin ta urte betin ez dotsen altzaten normalea. Hoixe ixate zan hasiera baten.


- J.: Tristi [...] aitte batek, berrogeta hamar urteko pertsona batek, bost ume dakazenak, ta mutil koxkor bat ontxe itxosun sartutakuk bardin kobra.


- P.: Bai.


- J.: Hori ezin leike sartu.


- P.: Gehixen be, gitxi bat gora behera, urte betea ia normaltzen gakoen, hiru laurdeneko horrei edo erdixe eukenai.


- J.: Ordun bai, bixkat espabilaten ziñanin, gixontzen ziñanin zeu be, hamazortzi urteaz edo hamazortzi urte [...], ba ia...


- Ordun, lehelengo txo modun, mandatuk eitten, eta?


- J.: Bai, bai bai, lapikuk garbittu...


- P.: Itxosun bertan be bai, e. Itxosun bertan be arrantzan ez, ba, sariaz edo hortik eta "aide aurretik eta ekarri hori".


- J.: "Ekarri jateku niri"


- P.: "Erun hau". Eta gehixaua.


- J.: "Ekarri zigarru", "lapiku garbittu", "hau ekarrixun"...


- P.: "Txo" dator ba hoixe, hortixeik.


- J.: Txo, txo, mandataixe, mandataixe modure. Baiñe tristi da /tristire/ hainbeste ume dakazen gixonak eta bardin kobrati.


- Ta gero zelan juaten zan hori urtebetegarrenien ya...?


- P.: Eiñaz-eiñaz norbera be ikasten juten da gauzi, biharra. Tailler baten sartzen da pintxe bat, arotzeixa baten, tailler mekaniko baten, eta denporiaz ikasten juten da.


- J.: Ikasten, ikasten. Ta [zeuri be] jaubik...


- P.: Halantxenik norbera be eitten da.


- J.: ... [atoan ikusten dotsu/ikustentzu/] aktibidadi edo, zer dakarzun edo... ta...


- P.: Batzuk arintxua ikasten dabe, bihargiñauak ixaten diz, ta ia.


- J.: Ta gaztik be bai hiru-lau gazte [...] bat espabilau ta [...] bestik bixkat pikatearren ta...

Egilea(k): Unai Badiola (Ondarroa BHI)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia