Ondarroa (Bizkaia)

Erromeria, musika banda eta dantza-eskea

Erromeria, musika banda eta dantza-eskea <p>Igandetan musika bandak jo ohi zuen Ondarroan. Negu partean arratsaldetan jotzen zuen. Udan, berriz, afalostean. Hiru musika pieza jo eta atsedenaldia izaten zen; guztira, bederatzi musika pieza izaten ziren. Neskak dantzara joan ohi ziren, eta mutil gehienak tabernarik taberna "txikiteoan" ibili ohi ziren. Emakumeak tabernara joatea eta zigarroa erretzea gaizki ikusia zegoen. Dantza eskeko kontuak aipatzen dituzte.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OND-012-001 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Igandetan musika bandak jo ohi zuen Ondarroan. Negu partean arratsaldetan jotzen zuen. Udan, berriz, afalostean. Hiru musika pieza jo eta atsedenaldia izaten zen; guztira, bederatzi musika pieza izaten ziren. Neskak dantzara joan ohi ziren, eta mutil gehienak tabernarik taberna "txikiteoan" ibili ohi ziren. Emakumeak tabernara joatea eta zigarroa erretzea gaizki ikusia zegoen. Dantza eskeko kontuak aipatzen dituzte.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Erromerixek-eta Garizuman-eta zelakoak izaten zien eta. Baiñe zuek, holan, gaztetan, urtetan ziñienien…?
- Jesus: Dana itxitte baeuan, dana itxitte baeuan, ez baeuan ixe...!
- Ez, baiña Andramaixetan eta…
- J.: Ixe be ez! Bueltan ibili bakarrik hantxe buelta-bueltaka...
- Patxi: Ez, baiñe hori Garizuman zan, baiñe Garizumatik kanpoa urtin zihar...
- J.: Beatzi... beatzi...beatzi pieza joten eben Ondarruko bandan.
- Baiñe zelan izeten zan hori?
- J.: Domeketan.
- Bandie egoten zan eta zuek han dantzan?
- P.: Hori ixaten zan, bandi eoten zan, ba, negun joten eban arratsaldin, ta udan afaldu ta gero hasten zan [gaberdira]... haimaike ta erdixak arte.
- J.: Beatzi pieza.
- P.: Alde bakotxin hiru pieza.
- J.: Hiru pieza.
- P.: Hiru ta hiru ta hiru.
- J.: Pasadobliaz hasi ta tangu edo...
- P.: Normalin, normalin...
- J.: Ordu erdi bat-edo geldittu eta gero beste hiru.
- P.: Bai. Normalin, berak esaten dabena da, ba, erantzune da: neskak juten zin horra, baltsiuan eittea. Mutillak hamen, tabernaik taberna, txikitu ardau eratea. Gehixena hoixe zan.
- J.: Edo tente atzin.
- P.: Ta hara juten zin mutillak, gitxi juten zin, juten zin baiñe gitxi; neskak gehixaua, neskak asko. Mutillak tabernaa.
- Bai, baiñe neskak ez zilako tabernara juten.
- P.: Horixe.
- J.: Karooo!
- P.: Ordun iñor be ez, uuuu_!
- J.: Eneee, ziarru erreten [...] malas, muy malas.
- P.: Errefreskoik be ez, kafesneik be ez! [...]
- J.: "Lo tienes claro!" Ziarru on erreten dan moure ta? txotxo, noa? infreiñure [bueltan hori], pekato mortala! On ez da pekato mortalik, baiñe lehen [...].
- P.: Taberna jungo bazan iñor, [ha lagun txarra] da.
- J.: Baaai, [ha....]. Ha...
- Eta zuek gero joango ziñien ba neskatan.
- P.: Bai, juten giñan.
- J.: Bai, ba, plazan dantzan euala, ba, arrima eitten ziñan; mutil bi [jun haretxengana] ta ["eingo dou?"] ta "ez", ta buelta.
- P.: Gehixenak kalabazak emoten oskun /emotezkun/, e. Ba juten giñan, ezta? ta...
- J.: Eurak be ilusiñoi ba "fulanito etorri da" ta "han da" ta "ha pelmi ontxe dator" eta "gehixei arrimaten da gaiñea hori" ta... Hori zantarra da, gaiñea, hori, [...] arrimaten hori. [...] halan agarra eta, holantxenik neski, hamentxe ipini ta hartu... Eeez, gestu eitteko ba... aaa.
- Bai, bai, baiñe honek [...].
- P.: Ez dau hartzen, ez dau hartzen, alde eitten dozu /etxezu/ estazinoittik eta.

Egilea(k): Ane Iriondo

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia