Ondarroa (Bizkaia)

Eskola barik urte eta erdian gerragatik

Eskola barik urte eta erdian gerragatik <p>Patxi, lehenengo, mojan eskolan ibili zen. Gerora, biak "Eskola Nazionaletan" ibili ziren, zazpi urterekin, Kofradia gainean. Don Pedro izan zuten lehenengo maisua. Gerra hasi zenean, errepublikazaleek kuartela ipini zuten eskolan. Frankistak herrira sartu zirenean, italiarrek gauza bera egin zuten. Urte eta erdian eskola barik egon ziren.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OND-011-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Patxi, lehenengo, mojan eskolan ibili zen. Gerora, biak "Eskola Nazionaletan" ibili ziren, zazpi urterekin, Kofradia gainean. Don Pedro izan zuten lehenengo maisua. Gerra hasi zenean, errepublikazaleek kuartela ipini zuten eskolan. Frankistak herrira sartu zirenean, italiarrek gauza bera egin zuten. Urte eta erdian eskola barik egon ziren.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eskolako lelengo akorduek edo lelengo gomutaten dozuena zer da halan eskola sasoikoa?
- Patxi: Don Pedro zein zan hori hamenguoi?
- Jesus: Zer?
- P.: Hamenguoi, Kofraixa gaiñin bixi giñana, ibili giñana gu.
- J.: A eeeeee Don Pedro.
- P.: Don pedro.
- J.: Bai.
- E.: Kofradixa ganien egon zan eskolie?
- J.: Bai, Kofrai Zaharra bada hamen ba?
- E.: Bai.
- P.: Hantxe.
- J.: Ba hor lelengo solairu bi eukazen: lelengo solairu zan arraiñan salmenti eitten zana, benti arraiñana, eta bigarrena zan, eskoli zan. Ta hori zan gerra aurrin. Han, ba, 7 urte ein arte ni ibili nitxan, parbulutan ibili nitxan umetatik. Guri, 3 urte neukala, aitte hil ein gaskun, ta ama geatu zan 6 umekin, 10 urtetik eta urte 1ea. Ta, ordun, urte bateko arrebi mojeta eskola sartu eban ta ni parbuluta, mojeta. Parbulutan ibiltten zin mutillak 7 urteraiño. Gero 7 urte einddakun, ba, "nazionaletan" esaten dan herriko eskoleta sartzen giñan. Ta ni hantxe bixi nitxan, ta han hurrin bixi giñanak hantxe gebizen, hortxe, honek esan daben eskolan ibili giñan.
- P.: Batea.
- J.: Ta gerrik urten ebanin 36xan, ba, errepublikanu zan bera ixatez, kanpotarra. Ordun maixo guztik kanpotarrak zin. Eta ein eban, ba, frenti hamen geatute egon zan 7 hillabetin, ta frentik hamendik alde ein ebenin, Francon indarrak ona ailla zinin, harek be alde en eiban /eiban/. Hortxe arte ibili giñan, hillabete batzuk ibili giñan hor eskolan. Gero hamen eskolaik ez zan eon. Hamen frenti 7 hillabetin eon zan ta eskolak hamen daozenak horretan eon zin italianuk. Eta Frenconak sartu aurrin, gerri urten ebanin, hor eon zin errepublikanuk, gorrixan aldekuk. Errepublikazalik eon zin hor kuartela eurana. Ta ordurako eskolaik ez euan hamen, gerri hasi zanin.
- P.: Frenti hamentxe egon zan.
- J.: Eta gero urtebeten edo urte ta erdixin-edo eskolaik ez zan eon. Ta gero, hori denporioi pasa zanin, eskolak zabaldu zin hamen; ha gehixa ez zan zabaldu Kofraixe eskola, ez zan ixan.
- E.: Ta hamen nun diñozu?
- J.: Hamen.
- P.: Hamen, eskolan, bertan, hamentxe.
- A, bale.
- J.: Eskola nazionala [...], hamen patixu, errekreu esaten gakona.

Egilea(k): Iker Urrutia (Ondarroa BHI)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia