Baserrian ere gosea
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OND-010-019 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Lea-Artibaiko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2010(e)ko uztailaren 15a
- Iraupena: 0:01:23
- Erref: OND-010/019
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Gaia(k): Politika » Gerraostea eta Francoren diktadura » Ekonomia gerraostean
Transkripzioa
- Ordun, zuk baserridxe eukindde ganera, amak-eta sekula ez otsuen esan goserik paseu zenduenik?
- Ez, ez, ez. Gosie eurek bai. Gerraostien eurek bai, pasau eben, eurek bai honbre! Arroza ta arroza ta arroza ta arroza jan, arroza ta lentejie.
- Baia ortuaridxek-eta beti ez zien falteko...
- Bai, baiña gerra denporan ordun momentun, biharrik ezin eiñ kanpun, txarrena hori egon zan. Ta garidxe erain biher, garidxe erain biher, eta gabaz, gabaz garidxe eraitten. Pentsau zelan ibilko zin isilik, zelaku gari-eraittie eingo eben. Ta gero artorik-eta be ezin erain. Gero bai, gero behin martxan jarritte bai, baiña ordun momentun txarto, bai. Akordetan na, ama difuntik esaten eban: "arrozaz ya beteta na!". Arroza ta lenteji edo ez dakitz ze izeten zan, eta beti geuza bat beti geuza bat, zozer jan ein biherko eben-ta. Bueno etxin eukiko eben ordun be porruk-eta egongo zin ortuaridxen, baiña momentun derrigor egon biher zen estutasune. Gero gerra denporatik esaten eban etorritte danak, zelaidxe guztidxek-eta danak, danak bedarrak behetik gora-ta.
Egilea(k): Nerea Goiria Mendiolea (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!