Ondarroa (Bizkaia)

Eskola eta partikularrak

Eskola eta partikularrak <p>Eskolara egun guztirako joaten ziren etxetik eramandako jatekoarekin. Bazkalosteko harrikoa beraiek egiten zuten. Eskuz bordatzen irakatsi zien maistra batek. Eskolatik irten ostean, Ondarroara joan zen eskola partikularretara: matematika, aritmetika... ikasi zituen bertan.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OND-010-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Eskolara egun guztirako joaten ziren etxetik eramandako jatekoarekin. Bazkalosteko harrikoa beraiek egiten zuten. Eskuz bordatzen irakatsi zien maistra batek. Eskolatik irten ostean, Ondarroara joan zen eskola partikularretara: matematika, aritmetika... ikasi zituen bertan.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eskola jun eta gero ba egun guztirako juten giñen, bertan bazkaldu, bazkarixe eruten gendun etxetik eta bertan bazkaldu eta eitten gendun eta geuk eitten genun fregaue eta han ba lagun asko, ixe ehun lagun egoten zin, bai maistri zan ona-ta, erakustalli zan ona-eta. Ordun juten zin Itxurribatxirrik be bai, Madalenatik be bai juten zin eta hainbeste jente juten zan hara. Bai eta gero bat alde ebanin, beste maistra bat etorri zan, baiñe harek ez zan eskolan holako erakustaille famaue eta eitten ban josten erakutsi, josten bordetan, baiñe eskuz, hantxe ikasi neban nik bordetan, baiñe eskuz. Eta bueno, gero handik urten gendunin, ba etxea eta gero Ondarrure partikularrea. Baiñe partikularrin ikasten gendune gexen gexen haxe.
- Eta ze partikularrea?
- Antzomendiñin zen maistra batzuk euezen, aiztak bixak euezenak bixak zin. Ondarrukuk zin maistrak.
- Ta zelan esan dozu?
- Antzomendiñin. Antzomendiñin euen terraza bat eurena zan eta euken taberni eta horrek zin aiztak hainbeste aizta zin, zazpi aizta-edo zin. Eta bat zan maistri, baiñe gogor, ona zan. Eta haretxek erakutsi oskun /erakutsiskun / bastante matematikasak eta beste gauzarik ordun ez zan, gexen bat zan matematikasak, ze guk ez genun “sociales” ta horrelako gauzak ixebez, bat e osake, gexen gexen matematikas: kontuk ataten ta hoixe. Ta ni [...] enfin aritmetiki problemak azkeneko ordun, osake danak pasau neban eta esan ostan /esastan /: “yasta, amatixu dozu zuk”.

Egilea(k): Olaia Conde (Ondarroa BHI)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia