1967an antzerki-taldeen biltzarra Zaldibarren; 1968an egoera-aldaketa
Hizlaria(k):
Elortza Egaña, Jerardo
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ONA-290-015 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
1967an antzerki-taldeen arteko biltzar handi bat egin zen Zaldibarren. Balentin Lasuen zen orduan Zaldibarko alkate. Salvat etorri zen Bartzelonatik, Aresti ere egon zen, Kriselu taldeko kide asko ere egon ziren, nahiz eta ordurako sakabanatuta egon, Jarrai taldekoak, Zubikarai, Murua... Ernai taldeko kide batzuk ere egon ziren, Markos Gabilondo esaterako. Euskal antzerkiaren norabidea eta arazoak aztertu ziren, besteak beste. 1968an egoera politikoak eraginda, askok kanpora alde egin behar izan zuten, beste asko preso... Eragin handia izan zuen horrek ez bakarrik antzerkian, baizik euskal produkzio guztian. Zatiketak eta ezinikusiak sortu arren, antzerki-talde batzuek aurrera jarraitu zuten. Oiartzungo Lartaun eta Intxixu.
- Proiektua: Euskararen historia soziala Bergaran
- Elkarrizketatzailea(k): Idoia Etxeberria
- Data: 2021(e)ko martxoaren 03a
- Iraupena: 0:04:45
- Erref: ONA-290/015
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Aisia » Kultura » Antzerkia , Politika » Euskara eta politika
Transkripzioa
Pasarte hau transkribatu gabe dago oraindik. Lagundu
nahi al duzu?
Goian daukazu pasarte hau entzuteko aukera. Lagundu hura transkribatzen!
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!