Maiatzero etxeko ehuna garbitzen
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ONA-181-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Gero 'urratu' egiten zen ehuna, errekan jota. Urtero, maiatzean, etxeko ehun guztia garbitzen zen. Ehuleak tertulia ere maite zuten, kontulari ezagunak ekartzen zituztelarik batzuetan.
- Proiektua: Linua, ehuna eta artilea
- Elkarrizketatzailea(k): Jaione Isazelaia
- Data: 1996(e)ko ekainaren 09a
- Iraupena: 0:02:47
- Erref: ONA-181/004
- Kodifikatzailea: Kepa Elortza
- Gaia(k): Baserria » Baserriko lanak » Baserriari lotutako lanbideak
Transkripzioa
Gero, urratu, kostatzen zan urratzea, e. Errekan jo. Ta lehen esan deguna, izara hoiek askotan irauten zuten gizaldi batetik bestera. Baiño, hala ta guztiz’e, maiatzean urtero-urtero dena garbittu behar zan, erabiltzen ziren soiñekoak, ba, gehiagotan garbittu beharko zituzten. Baiño, izarak, erabiltzen ez zirenak ere, maiatzean urtero-urtero garbitzen ziren. Eta zenbait eta gehiago garbittu, eta orduan eta zuriagoa, eta orduan eta leunagoa. Oso estimatua zan oihal hori, ehuna. Horreatik esaten zuten, “ehunak, ehun lan”, “ehun bihaleku”. Edo beste toki batean esaten dute, “liñoaren nekeak, akaberarik gabeak”. Baiño bazuen bere atsegiña, lehen esan deguna. Orduan ez zegoan ez irratirik, ez telebistarik ta ez ezer. Han biltzen ziren eta kontu-kontari. Batzuetan kontalari berexiak ere eramaten zituzten, orain eramaten dituzten bezela, orduan ere baziren auzoetan-eta kontalari berexiak, gizonezkon bat, edo emakumezkon bat, bereziak. Beste batzuek ere, edozeiñek ere orduan, kontuak kontatzen aparteko eskola zuten. Zeati hure eskola zan, eskola, lehendik zetorren eskola. Esaten dute “haiek ez zuten kulturarik”. Ez zaukatela kulturaik? Guk baiño gehiago. Nik jakin nahi nuke haiek zeukaten kultura. Nere arrebai, esate baterako; nere arrebak euskara besteik ez du egin sekula bere bizitzan. Eduki dittudan, aurretik eduki dittudan maistrak oso onak izan dira, amonak oso ondo zekian euskara. Amak ere bai, Aretxabaleta batekoa zan, baiño oso ondo. Gero, gero ere, oain ezkonduta dagon etxe hortan, hango amonak ere oso ondo zekien, eta lanean ibillitakoa, gauza hauetan ibillitakoa eta kontatzen zizkian orduan erabiltzen zittuzten ipui batzuek, hemen azaltzen da bat, `Hamarrenak´ deritzana. Beno, ba, ipui hori bera, hori kontatu zidan neri, orain hogeta hamar urte edo gehio, berrogei urte edo.
Egilea(k): Aimar Maiz
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!