Oñati (Gipuzkoa)

Kareak ateratako hautsa zelan ateratzen zen

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ONA-179-016 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Hautsa zelan ateratzen zen.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ez, hautsa...
- A! Hautsa etarateko?
- Egurra erre ahala, ha garbittu ein bihar zan, ezta?
- Baiña... konsumidu eitten dau, e? Ondo tiraketan daben karobixa baldin bada, e, oseake, tirua ona [hartzen] baldin badau, konsumidu eitten dau. [Nola] berotasun haundixa dan oso, eitten dau konsumidu, ta nahikua izaten da haga batekin, burdiñazko haga batekin, hola puskat astindu eta... Euki bihar dana da kontuan erreten dabillenian larrei golpera emun, hori aprendizak askok eitten daue, emun puska bat eta gero bokau bat eitteko edo bokadillua eitteko edo... Hori da oso txarra, zeatik juntaitten dozu han pillia, e? eta zela, hori... han kalderia hotziketan dozu eta ez dau inddar hori eukitten. Ha hotziketan danian, kosta eitten da gero. Aldiko pittin-pittin, aldiko pittina emunda bakarrik inddartu bihar dau gero, e? Hori aprendizak eitten dauen lana [da].
- Bai. Dana dala, bazeukan karobixak...
- Baiña hautsa etarateko lekua baeukan, e?
- Bai,. Zelakua zan?
- Zelakua zan? Ba, kañu bat izaten da. Oin tubuak sartu gotsan guk honi, [... honi].
- Barriztuta dao [...]?
- Bai. Baiña orduan ez euen tuboik! Orduan tubua karobixen zeraatik? Tuborik ez eben iñok pentsaitten erosterik eta dirurik, xentimorik be gastaitten. Ezta pentsau be ez! Eitten xakon kañua lurrian. Joten zan holako zanga bat, ezta? E? Ba! Tamaiño hontako zanga... Geiñetik egur batzuk [ebalten] zien, zohixak botaten zien han eta gero handik haga bateaz astinddu.
- Zohixa geiñetik tapaitteko?
- Bai. [...]
- Eta ze...? Hor pertsonia sartzen zan, hor barrutik?
- Ez, ez. Hondoraiño ez, e? hondoraiño ez.
- Baiña norbera sartzeko modukua zan orduan kañu hori?
- Ba, puskat bai sartuko zan, e? Baiña tirua hartzeko... Oin, berriz, [...] nahikua izaten da. Tubuak, hor daozen tubuak, tamaiño [modutako] zera dakoi hor sartuta daozenak. [...] Baiña nahikua izaten da, berak emuten xaon tiruakin astinketan badozu, "ffffuu", [bero dauela] berak eruaten dau.
- Bai, baiña dana dala, lehen hor kañu horretatik ze eitten zenduen? Tirua zan bakarrik ala hortik...
- Ez, ez, ez. Baitta hagiakin be bai e!
- Baiña hautsa atara [bihar...] geiñetik?
- Etaraten ahalegiña eitten zan zerian, baiña ondo [bazoien] karobixa ez dau eukitzen nezesidade haundiik, e?
-Ta biharra egon ezkero?
- Biharra egon ezkero, ba, ahal zana etara ein biher. Handik.
- Erabiltzen ziñuen eskoban bat edo?
- Ez, ez, ez, ez. Eskobia... han bero dao oso. Eskobia sutu eitten da. Ba, palarra, ezta? Palar zaharren bat, puntan ifintten xakon haga horri. E? Etara, harik eta erre artien, e?
- Segi! Palarriaz?
- Bai.
- Zerakin, ikazkintzan eitten dan [antzerakuakin eitten zan]?
- Bai, esaktamente. Harekin puskan bat [...], baiña ondo dabillenian ez da bihar izaten, e!
- Karobixak berak lurra han laban, labia edo, egurra erretzen dan leku horretan, ipintzen zotsazuen halako burdiñaik edo zeozer gero hautsa azpittik atara ahal izateko ala ez?
- Ez, ez.
- Ez? Osea, hautsa eta egurra ez zeuan separauta, ez?
- Ez, ez, ez, ez. Hautsik bapez. Edo... esan deidan...
- Burdiñaik.
- Burdiñaik.
- Burdiñaik edo holako parrillaik edo ez, ez jakon ezer ipintzen.
- Ez, ez, ez, ez.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia