Karobiak erretzeko urteko sasoi egokiena
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ONA-179-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Karobiak, txondorrak eta elurzuloak
- Elkarrizketatzailea(k): Amaia Olañeta - Argiñe Urkiola
- Data: 1994(e)ko urriaren 01a
- Iraupena: 0:01:00
- Erref: ONA-179/007
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Emalea: Bergarako Udala
- Gaia(k): Natura » Meteorologia , Baserria » Baserriko lanak » Baserriari lotutako lanbideak
Transkripzioa
- Zein zan sasoirik onena karia eitteko?
- Ba, udabarrixan eitten zien [...]. Neguak badakitzu zer dakon? Deskargaitteko denpora [...] txarra, zeatik karia, ba, sutan eitten dau hori, erreten, karia eitten [surik emonik]. Astelehenian letz sua emuten xako, ezta? [...] Egoten zan, astelehena, martizena, eguaztena ta eguena. Hiru egun ta gau bat, hiru egun ta lau gau edo lau gau ta hiru egun, lau egun ta hiru gau... hola eitten geben. Gero hiru bat egunian deskantsaitten egon bihar eben, oseake, hozketan, eskuekin etaraten zan ha dana ta. Ha gorittutakua eskuakin etaratzen zan. Ta negu partian egoten zana zan egualdi txarra. Hari mobitten baxakon ura, goitik eurixa eitten baldin baeben, izaten zan eskuetan ebalteko gauza txarra.
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!