Oñati (Gipuzkoa)

Uhala nola egin

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ONA-178-018 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Uhala egiteko eman behar ziren urratsak.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Burdi-erruberak zelan eitten ziñuzten?
- Lenengo biok uhala, geo biok egurra; egurra hamen itten zuan bertan. Arotz gurian jeneralian aitta ibiltten xuan, aittajunak be bai, baiña aittak sasoi hobia xakon orduan. Tabloiak zerran ebai ta eukitten zittuen beatzi-hamar bat urtian pillan sikaketan, sendua izate zuan ta. Hareik bata bestiakin josi, baiña josi zeakin e, honeik burua daukan moduko ultzia bi punta zorrotzak ta tablero bat, hau, hamen zulua baleko sartu hor ta bestia amen sartu ta pegauta hola. Haik lenengo ultziak, holako ultza zarrak, goixan sartuta ta behian sartuta, erdiz erdi, bat erdixan da bestia beste erdixan, biña edo hiruna ultza. Geo, len ibiltten zuan uhala, uhalan alturia bueno horri esate xakon normalian nobentakua.

- Zelan eitten zan uhela?
- Ebai, han batu, lelengo uhala ekarri Patrixionetik eta Bittorixatik eta, "treinta por treinta o veintiocho por veintiocho" kuadraua, neurrixan ebai. Llantiak bixok egurrak baiño pittin bat gutxiau, berotuan nasaittu itten dok eta. Hoi hotzian hor doblau! Hoi hotzian batek albo batea ta bestiak bestea, itten zuan doblau, bastante ondo itten zuan bi lagunekin, bai. Hor zea itten zuan, aprosima itten zanian geo hamen katxarru horreaz, hau, batu eindda badau, kanpotik jo, amen zulua eoten zuan, kanpotik, eta uhala hola badau hamen hola ipiñi ta barruan golpia emun ta beroi batzen dok neurrira, pegaitteko bixak, txaflana atara, formia etara bixak pegatzerakuan geratu deixen altura berdiñian. Gero berotu hor uhala, eta beroketan danian etaraten dok bi zeekin tenazekin gaiñian; geo hamendik eltzeixok tenazakin, ta faten dok sartuaz-sartuaz...
- Eta gero uretan sartu?
- Ez! Keiketan ez badao ez, keia badako bai; bestela hotzittu deixela. Egurra labrau barik dau, geo ipini lurrian da formia onekin. Lenau atxurrak, atxur orrekin gasta, gasta, gastatzen albo bittatik, ta geo itten ako neurrixak hartu ta burtzillan zulua, ta ha inddakuan hona; txapak preparauta, hor zulatuta, ha zulatu zeakin, berbikiñakin, zulatu ta ultzia zazta, zazta, zazta, sartu albo batetik, ta geo beste errematxia amen; beste zeak igual, haik´e burtzillan kontrako...

Egilea(k): Iñaki Arana

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia