Oñati (Gipuzkoa)

Baserria eta errementaritza

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ONA-178-015 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Baserriko tresnak: burdinarea, aizkorak; e.a egiten zituzten. Tresna asko egiten zituzten auzoko baserritarrentzako. Sasoi batean auzoan 60-70 baserri inguru zeuden.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Hemengo sutaixan lan gehixen zertan eitten ziñuen?
- Burdixak, emen burdixa, erruberak. Ta aixkorak epoka baten pillia, burdixa ta aixkoria asko; atxurrak neuk ez dot asko ezautu; hola gauza barrixak eta geo itten... Galtzairuak eta ifintten bai hoixe, baiña aixkorak eitten be bai e; atxurrakin ez naz akordaitten. Geo itten zuan hau, honeik, basarriko erremintak, hau dok arahortza ta hau dok burdiñaria, honeik hamen einddakuak dittuk barrixak, hau dok burdiñaria. Txikixauak holakuak itten zittuen amen baiña pillak. Kao, bakizu zenbat basarri auen orduan, Murgizkuak, hor beste barrixokuak, hamen bertan hirurogei basarri edo hiruroeta hamar, Olabartan. Hona etortzen zan jendia neguan... dana jentiakin beteta.

Egilea(k): Iñaki Arana

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia