Oñati (Gipuzkoa)

Errementari lanean zelan hasi zen

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ONA-178-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Jenaroren aitak Legazpin egiten zuen lan, Patricio Echeverrian. Aitona eta Jenaro jardun zuten errementari moduan. Aitonak kateak, aizkorak, aitzurrak, gurdiak, baserriko zorrozturak... egiten zituen.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta gero zuen aittak ez zeban jarraittu?
- Geuk ointxera arte, puntura arte. Aittak Legazpin itten eben lana, Patrixion. Hamen normalian ba neu aittajunakiñ, haik eta neu hasi nitzan hogeta zortzi urtekin edo kalian, fabrikan, aittajuna hil arte, ta geo aittajuna hildda be ba burdixak eta ez gen itten, baiña zorrozturia ta bai, burdiñak zorroztu, ariak zorroztu ta basarri lanak, kataiak konpondu...
- Eta aittajunak ze lan klase eitten zittuan?
- Aittajunak kataiak, aixkorak, atxurrak, burdixak... Oin ba gauza hola barririk beste ezer... Geo basarriko zorrozturia. Goldaik eta ez zeben eitten? Ez, ez, horrek goldaik eta zeak fundiduak die horrek, hariai puntak gastautakun puntak ifini ta horreik bai.

Egilea(k): Iñaki Arana

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia