Oñati (Gipuzkoa)

Neskame 13 urterekin

Neskame 13 urterekin <p>13 urterekin neskame joan zen Bergarara, Ozetako jauregian. Bi urte egin zituen han, eta gero O&ntilde;atin, Za&ntilde;artuko Etxenagusin.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ONA-105-023 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

13 urterekin neskame joan zen Bergarara, Ozetako jauregian. Bi urte egin zituen han, eta gero Oñatin, Zañartuko Etxenagusin.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Orduan zu eskolatik urten ta laister kriada fan ziñen?
- Bai, bai, bai, hamahiru urtekin kriada fan nitzan ni.
- Nora?
- Bergarako, oin Hotel Lasa badau ba? Hantxe in nittuan bi urte, bai .
- Ta hara fan ziñan zu hamalau urtekin?
- Hamahirukin.
- Hamahirukin?
- Bai, hamahirutik hamabostera egon nitzan ni han, eta gero hurrengo Etxenagusira, Zañartun.
- Zañartun?
- Bai.
- Neskame orduan Bergaran Hotel Lasan?
- Bai. Ez, hotel ez e, orduan palaziua zan, orduan palaziua zan. Oin dau han hotela. Baiña orduan palaziua zan ha.
- Zela, ze izen eukan palaziuak? Lasana eo?
- Peña.
- Peña?
- Bai (...) hobeto esateko, señoriana zan palaziua eta.
- Baña etxiari zela esaten xakon?
- Ozetako palaziua.
- Oxetakua?
- Ozetako palaziua, bai.
- Oxeta edo Ozeta?
- Ozeta.
- Ozeta.
- Harek inguruak Ozeta eukan izena.
- Han bi urte eta gero Etxenagusin?
- Etxenagusin.
- Etxenagusin.
- Bai, Eliasekin egon nintzan ni.
- Eta Etxenagusi zein da, oin Etxe-Haundi esaten xakona?
- Ez, Zañartun Etxenagusi beste bat dau. Eli Galdos ez dakitzu lehen alkate egon zan ba? Haretxen etxia.
- Harek barrixa iñ eben, ezta, beretzako.
- Bai, barrixa in eben, bai. Ni zaharrian egon nintzan, bai.
- Etxenagusi... ta han zenbat denpora in zeben?
- Hiru urte.

Egilea(k): Jon Arkauz

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia