Oñati (Gipuzkoa)

Ardiak eta ikatza

Ardiak eta ikatza <p>40 bat ardi izaten zituzten Koixkarren. Bi txerri. Bederatzi anai-arreba ziren, zaharrena hil eta gero. Eskolara joan gabe erraz geratzen ziren, ardizain ibiltzeko edo etxeko lanak egiteko. Ikazkinak. Pagoarekin egiten iren txondorrak. Ikatza saldu egiten zen. Senarrak egiten zuen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ONA-105-021 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

40 bat ardi izaten zituzten Koixkarren. Bi txerri. Bederatzi anai-arreba ziren, zaharrena hil eta gero. Eskolara joan gabe erraz geratzen ziren, ardizain ibiltzeko edo etxeko lanak egiteko. Ikazkinak. Pagoarekin egiten iren txondorrak. Ikatza saldu egiten zen. Senarrak egiten zuen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta orduan, hiru behi ta idi paria eta gero ardixak eta?
- Berrogeiko bat ardi egoten zian Koixkarren, bai, hortxe, jira hortantxe, hemen gehitxuau, bai.
- Eta gero aparte, etxeko beste azienda txarri, behi ta oilo ta danetik.
- Bai, bi txarri. Ha izaten zan urteako alimentua, bi txarri. Famelixa haundixa geontzen .
- Zenbat, zenbat anae-arreba ziñain?
- Beatzi.
- Beatzi?
- Bai, hamar jaixo esaten daue, zaharrena hil zala, eta beratzi, bai beatzi ezautu geben, bueno, anaia hil zan lehenengo eta hogeta hamahiru urtekin hil zan, eta bai, aurrera jarraittu geben beatzik.
- Zela eukan izena amak?
- Justa.
- Justa?
- Bai.
- E, zuri tokau izan zatzun ba ittaurren in biharra edo haatik edo bestiatik eskolara ezin fan izatia?
- Bai, sarrittan. Bueno, ta samur geraketan giñan gañea. Nik oin sarri esaten dot, gure gurasuak samur isten gindduela, ardixak zainttu bihar ziala ta, gaur ezin zekei eskolara fan ta hain gutxi faten giñan ba gero konforme etxian egoteko. Honeiri esan bihar eskolan, honi sobre todo eskolara fan barik geraketako, bueno.
- Baina txandaka ingo zebein ba hainbeste anae-arreban artian, betik ez zan bat geratuko, edo danok ez ziñain geratuko etxeko lanetan.
- Etxeko lanetan geraketan giñan, hori da haundixena.
- Baña anae-arreba danok?
- Bai, anai-arreba danok, etxeko lanetan. O zaharrenok fango zian iketzak ittera, iketza itten geuen, o baso-lanetara eo, ibiliko zian, baiña, neskaillak, gaztienak ardizain ta ganaua zainttu ta, ganaua etxera ekarri , nik uste dot samurrau geraketan giñala.
- Orduan, zure aitta ikazkiña be bazan?
- Bai, bai, iketza itten euen, bai.
- Eta nun itten euen? Zein basotan, zein medittan, gora? Araba aldera faten zian eo?
- Ez ez, bertan e, etxeko iketza, egurrak e, hemen pagua euen, pagua euen bastante. Kanpora ez euen urteten e, urabarrixan ta uraazkenian ba hiru bat txendor o lau bat txendor e aldiko itten zittuen.
- A, etxerako.
- Etxerako, ez, saltzeko.
- Saltzeko?
- Saltzeko, bai. Hemen, etxe hontakuak gehixau itten ebein. Baten basua zala, bestian basua zala, nere gizonak eta asko itten euen iketza, bai.

Egilea(k): Jon Arkauz

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia