Oñati (Gipuzkoa)

Eskolara joatea, berak eskatu

Eskolara joatea, berak eskatu <p>Anai-arreba denak joaten zirelako hasi zen eskolara joaten, berak eskatuta. Doktrina buruz ikasten zuten. Maiatzeko loreak, elizako kontuak. Tinteroak, pluma eta tiza.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ONA-105-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Anai-arreba denak joaten zirelako hasi zen eskolara joaten, berak eskatuta. Doktrina buruz ikasten zuten. Maiatzeko loreak, elizako kontuak. Tinteroak, pluma eta tiza.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Alaba: Ama eskolara fan zan lau urtekin beste danak faten zialako.
- Bai, ba bi anae ta, beste ahizpak eta danak faten zian eskolara eta neuk be eskolara fatia gura neben, bai.
- Danak haratxe? A! Zu anae-arreba danekin faten ziñan...
- Bai ba, eta neuk be eskolara fatia gura neben eta bialdu nidduen, eta gero bigarren egunian enebela gura eskolara faterik, "a ez, ez, behin hasi ezkero jarraittu in biha da" ta hurrengo egunian be eskolara gero. Horreaz akordaitten naiz ni ondo.
- Ze ikasten zeuein, atentziño gehixau emuten otsain doktriñiari edo…?
- Doktriñia, doktriñia, lehenengo-lehenengo doktriñia ekiñaldi bat, eta buruz ikasi bihar zan gaiñea doktriñia e! eta gero ba hor “mariatzeko lorak” eta mariatzian kantuan, bai, “con flores a maria” ta kantaitten gittuan, bai.
- Eliza kantuak?
- Eliza kantuak, mariatzian, bai.
- Ya, ya, eta kontuak itten eta, zuek abakua ta ebalten zebein edo… abakua da hola zehetxo bat …
- Pizarri... a ez ez, guk bestela lapitzakin eo tiziakin eo ibiltten giñan bai, ta kuadernuan tinttiakin, tinttia, tintteruak egoten zian aurrekaldian ta tinttiakin eskribitten geben.
- Aa, plumiakin orduan?
- Bai, hori da, plumiakin.
- Ya, guk boligrafua ezautu geben.
- Guk ez, guk ez geben boligraforik ezautu gure denporan.
- Plumia busti ta..
- Busti ta harekin eskribitten geben, eo enzeraua esaten gotsan zer haretan tiziakin.
- Arbelian.
- Bai, arbela oin esaten xako, ezta?
- Bai.
- Bai, guk boligraforik ez geben ezautu.
- Plumia, plumia eta lapitza euko zebein zuek.
- Lapitza gutxi, plumia, pluma zaharren bat izaten zan ta plumia, bai.

Egilea(k): Jon Arkauz

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia