Oñati (Gipuzkoa)

Eskolako kontuak

Eskolako kontuak <p>Lau urterekin hasi zen eskolan, Sarramendin. Gregorio Larra&ntilde;aga zen maisua. Torretxebarritik ere hara joaten ziren eskolara, urrutitik. Zigorrak, erdaraz egiteagatik.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ONA-105-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Lau urterekin hasi zen eskolan, Sarramendin. Gregorio Larrañaga zen maisua. Torretxebarritik ere hara joaten ziren eskolara, urrutitik. Zigorrak, erdaraz egiteagatik.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Ta... Zu 33an jaixua, zenbat urtekin hasi ziñan eskolan?
-Lau urtekin lehenengo aldiz fan nintzan.
-Ta nora fan ziñan?
-Sarramendi baiño harutzao, han Korosora bittartian dau, orduan eskola barrixa eindda euen, eta gu fan giñan eskola - eskolaa.
-Joxe Mari "Sarramendi"k esan ostan bere akorduan ein zala eskola ha.
-Bai, akorduan eingo zan.
-Euren etxian edo.
-Bai, euren etxian esaten daue eon zala lehenengo eskolia. Oinddiok eskolia esaten xauen lekua badakoi haik. Bai, bai.
-Sarramendiko eskolan. Ta han zenbat...
-Ta geo auzuan ein eben, Sarramendiko eskolia, han eskolia aparte.
-Bai, eta goguan dakotzu hango maixuen izenik edo?
-Bai, Gregorio Larrañaga zan gure maixua.
-A, hori uste dot asko estimaitten ebela Joxe Marik. [...]
-Ezautu? Hoixe ezautu.
-Fraille izandakua edo ez zan hori?
-Ez dakit, hoixe ez dakit /eztakit/, titulobagia zana badakit, e? Baiña...
-Bera Oñatikua zan?
-Baitta. Oñatikua zala esaten euen.
-Eta zenbat... zenbat neskatilla - mutiko kabitten ziñein?
-Gu lehenengotan asko. Enee, hogetaka lagunak egoten giñan gu han.
-Eta danak gela baten, ezta?
-Edade batekuak?
-Danak gela baten.
-A, gela baten, bai, bai, danok gela baten.
-Eta hor gutxi gorabehera lautik hamalau urte artekuak.
-Nere denboran han Torretxebarriko bi birki bazian, bi neska, ba haraxe etortzen zian eskolara.
-Torretxebarrittik?
-Torretxebarrittik.
-Kalian ez eukein eskolaik?
-Baiña itxuria kalian ez euen e... Eta zea, Zeziñeneko Felix. Hori be bai, gurekin batea eskolan ibilitta dau hortxe.
-Eta Larrain...
-Larrañatik.
-Baiña Larraiñekuak, haik baeuken ba eskolia zeian...
-Eskolia eukiko euen, kalian eukiko euen /eukouen/.
-Torretxebarritik Sarramendira ibilalditxua dau, e?
-Bai, bai. Sarramendittik, Olabarrittik eta etorten zian e... Arrandeittik be bai, beste bi anae etorten zian. Eta urrindik etorten zan horra eskolaa e! Itxuria maisua izango zan ona edo. Bai.
-Eta hor orduan eoten ziñain edade danetako neska-mutilak gela baten.
-Gela baten ta danok batea, e? Bai. Maisu batekin.
-Zuek eskolak zela eitten zittuein, euskaraz edo erderaz?
-Erdeaz.
-Eta euskeraz itteatik kastigau?
-Gu kastigau eitten gindduen, bai. Eskolia ez oskun irakusten euskeraz ittiarren, baiña ura ekartia zala o su-egurra batzeia zala eo hori izaten zan kastiguoi, bai.
-Ta zuek ibiltten zeuen eraztunik edo zotzik edo zerbait bata bestiai pasaitteko, euskeraz itten ebenai?
-Ez, ez, hori ez. Guk ahal gendun guztia itten geben euskeraz, eta maisuak zainddu itten gindduan, gordeta-ta egoten zan gu euskeraz... gero danok kastigaitteko. Bai.
-Eta ze moduzko maisua zan Gregoriuoi?
-Ba ona izango zan edo! Hainbeste...

Egilea(k): Ane Leturia

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia