Oñati (Gipuzkoa)

Sorgin-erreka

Sorgin-erreka <p>Sorgin-errekaren istorioa. Arantzazuko batek ez zuen sorginetan sinesten, eta sorgina agertu ei zitzaion. Txapela galdu zuen. Arenduikoa ei zen mutila.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ONA-103-035 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Sorgin-errekaren istorioa. Arantzazuko batek ez zuen sorginetan sinesten, eta sorgina agertu ei zitzaion. Txapela galdu zuen. Arenduikoa ei zen mutila.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Batek Arantzazun ez ei xuan sorgiñetan sinisketan eta Sorgin-erreka hortik datorrela. Behin Sorgin-errekan agertu xakuan hiru milla ta... "ez gaizela, baiña bagaittuk, hiru milla eta bostehun hamen gaittuk!" Eta sorgiñak urten, eta raaa! Ta hurrengo goizian txapela etxian galdu eta, Arenduikua ei zuan mutil hori.
- Hori entzun barik nekuan!
- Eta kustiñua, "bagaizela, baiña ez gaizela, baiña bagaittuk, hiru milla eta bostehun hamen gaittuk!" Eta hori entzun ebenian e, mekaguen! Larrittu dok txapela eskuetan eta txapela galduta allegau ei zuan. Eta hurrengo goizian:
- Sorgiñak ikusi ta gero!
- "Nora hoia hain goiz?" ta "Txapela galdu ñuan, Sorgin-errekan urten nostain sorgin pilla batek…"
- Arenduikua izena eztakozu goguan, zein zan, zein…?
- Ez, ez, ez, ez, lehenagoko kontua dok hori, oin milla urte edo berrehun urteko kontua dok hori. Gehixago.
- Ni Arantzazun hazittakua naiz eta hori kontuori entzun barik nekuan.
- Kooño! "Ez gaizela, baiña bagaittuk, hiru milla eta bostehun hamen gaittuk!" Sorgiñak e, zera. Hurrengo goizian fan ei zuan sorgiñok egon ziran lekura ta, han ez ei xaguan, latatxo bat, ta olixo apurren bat zekin, trapu zahartxo bat ta, kitto, sorgiñak falta!
- Eta txapel hori topau eben, edo?
- Txapela topau ei xuan.

Egilea(k): Roberto Altuna Erle

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia