Olatera doazen urak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ONA-103-033 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Jaturabeko ura ere joaten zen Olatera. Zapatakoa ere bai. Makinak. Urak non elkartzen diren. Arantzazura sarri joaten ziren, makinak garbitzera.
- Proiektua: Deba eskualdeko ahotsak - Oñati
- Elkarrizketatzailea(k): Kepa Elortza
- Data: 2009(e)ko maiatzaren 25a
- Iraupena: 0:02:33
- Erref: ONA-103/033
- Kodifikatzailea: Idoia Etxeberria
- Gaia(k): Herria, azpiegitura » Herri-antolaketa » Eraikuntzak eta azpiegiturak , Herria, azpiegitura » Berrikuntzak » Argindarra eta ura , Lanbideak » Negozioak, dendak
Transkripzioa
- Bueno eta lehengo urokin jarraittuaz, Aitzgaiñeko zera, Saratxokua eta Jaturabekua be bai
- Bai, ni galdu egitten nauk. Jaturabekua…
- Eta gero Zapatatik be ez dator?
- Zapatatik, bai! Zapatakuak xakok makiña bat haundixa, potentia, eta bestiak, Aitzgaiñekuak xakok bi, Saratxokuak xakok bi, eta Olate, Urrusula Beitti deposittotik, hor Jaturabekuak xakok beste bi, txikiñaguak, gutxiau produzitten dauenak.
- Eta, eta, Zapatatik datorren ura gero juntaitten da Jaturabekuakin edo aparte doiaz?
-Bai tta ez! Jaturabetik, e, datorren ura pasaitten dok, Jaturabetik, presatik datorrena, Jaturabeko makiñetxetik azpittik eta han makiñia dabillenian, ur gehixago bixendako bi makiña. Bat, e, tuberixa bat xak Zapatatik, txikitxua dok, Jaturabera, eta batendako baiño gehixago ura badator…
- A, bestetik?
- Makiña bixak ibiltten dittuk, Olatekua be bai, haundixa, potentiori, eta Jaturabekuak gutxiau emuten xok. Jaturabeko makiñia txikiñagua dok.
- Horreik dira hirurok Aitzgain, Saratxo, Jaturabe eta…
- Zapata.
- Zapata.
- Bai, jauna! Horreitxek dittuk. Eta Arantzazun sarri faten gintzuan gu, Arantzazura udazkenian, hostro, orbela daguen denporan eta … parrilla garbittu egin bihar zuan eta makiñia ura emun bihar eta parrillia egitten zuan zikinddu. Gaur automatiko-edo ifiñitta xazak eta hola, e…, parrillak garbiketan sarri ibiltten gintzuan Arantzazun esan dotena, eta Olatetik faten gintzuan oiñez hara; gaba pasau…
- Arantzazuko ura Zapatara, ezta?
- Zapata, Zapatara, hori, hori! Bai, jauna!
Egilea(k): Roberto Altuna Erle
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!