Auzoko eskola nork eraiki zuen
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ONA-087-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Auzoko eskolan hasi zen ikasten. Eskola, Santa Kruz ermita eta bost mojentzako etxea nork eta noiz egin zituen azaltzen du.
- Proiektua: Deba eskualdeko ahotsak - Oñati
- Elkarrizketatzailea(k): Aintzane Agirrebeña - Kepa Elortza
- Data: 2009(e)ko martxoaren 18a
- Iraupena: 0:03:12
- Erref: ONA-087/003
- Kodifikatzailea: Kepa Elortza
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Eskola , Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Elizarekin lotutako pertsonak
Transkripzioa
-Ta eskolara-ta nun, nun fan ziñan?
-Ba... sei urtetik zazpira bittartian hor bertan. Hor bertan dau kapillia, “Santa Cruz de Zelakoa”; prezisamente oin bi urte in zian ehun urte, hori eliza kapilla hori in zana. Eta iñ eben Zelakoa beste..., gu Zelakoa Goikua naizen mouan eta, esan dotena, beste, beste etxia da Zelakoa Behekoa, eta erdian dauena, o bai, alde batera dauena da Zelakoa bakarrik, eta hor, hor e... ze in zan este bizi zan Doña Teresa Elorza. Hori, hori horko tartekua da, Araozdik datorren tartekua uste dot dala.
- Baina Lurgorrittatik edo Agerretik?
- Hori Agerre uste dot dala, Agerre. Eta hori, hori etorri zan hona... karo, nere denporan baiño lehenau, ezta? Zeatik hori en el año hogetazortzixan, hogetazortzixan, bai, hil zan eta... Gizona zan militarra, malageñua edo Malagan Andaluza, vamos, Malagan jaixua, baiña Doña Teresa horrekin zan militarra, koronela. Eta horrek eukan egundoko enpeñua eukan Doña Teresa horrek hori zea itteko.
-Ermittia itteko?
-Ermittia itteko. Ermittia bakarrik ez, iñ eben: ermittia, bost mojantzat lekua, e? bost mojantzat... eta gero bi eskola neskatilla-mutikuantzat. Oseake konmentu txiki bat, halaxe da.
- Hori da han e Torreauzon dauena, ezta?
- Ez, ez, ez. Hamentxe, hamentxe.
- Hemen bertan?
- Hortxe, hortxe, hortxe hor e hor esan dotena hiru Zelakuak eta gero bertan aldamenera, 50 metrora, dau dau Zelakoa, zea, este... esan duna, Santa Cruz de Zelakoa eliza, eliza hori. Bere inguruakin eta zeakin .
- Asike orduan zu eskolan etxe onduan hasi ziñan?
- Lehenengo hortxe etxe onduan bai, oseake beste iñora fan barik, iñora fan barik. Baiña hori ia zazpi urtekin, ezta? Eta gero bost moja. Guk atzenenguak ezautu gittuan gehixen. Karo, zeatik aurretik be... Zeatik gure ama zana-ta hor hasiera-hasierako fundadore moura zian. Korua, kantuan-ta itteko ta, organotxua, dana dako konpleto dau hori kapilla hori, e. Dako kapillia alde batera hola... e urteten dauela eta gero dako bost mojantzat habitaziñuak eta dako errezibidoria ta bi eskola behian ta, enfin, konpleto dau, konpleto dau.
- Oseake hori orduan izan zan Teresa Elorza horren kapritxua?
- Horrek, horrek iñ eben. Horrek euki eben egundoko enpeñua hemen gustau xakon hau eta, ba, vamos...
- Ta esan dozu hor in zebela urte bat?
- Nik? Ez.
- Eskola horretan?
- Eskolan ibiliko nintzen beatzi urte arte.
- Hor, hor ?
- Hortxe, hortxe, hortxe.
- Zazpikiñ hasitta?
- Bai. Seittik zazpira, seittik... ba practicamente sei urtekin. Rekuerdua dakot orduan hain txikixak ez zian /etzian/ faten gaiñea.
- Bai bai.
- Faten zian pittin bat haunditxuauak, edo pittin bat nausitxuauak-edo gure denporan.
Egilea(k): Haizea Arregi Markuleta (Euskal Herriko Unibertsitatea)






Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!