Lau baserritar neska Donostian
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ONA-085-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Deba eskualdeko ahotsak - Oñati
- Elkarrizketatzailea(k): Aintzane Agirrebeña - Kepa Elortza
- Data: 2009(e)ko martxoaren 18a
- Iraupena: 0:02:41
- Erref: ONA-085/002
- Kodifikatzailea: Kepa Elortza
- Gaia(k): Baserria » Baserriko bizimodua » Baserriko bizimodua , Lanbideak » Neskameak
Transkripzioa
- Ta nun jaixo ziñan zu?
- E?
- Nun jaixo ziñan?
- Ni Goixenetxen, Baxilikin, zuek egon zaie Baxilikin.
- Bai, bai.
- Bai. Ni naiz Baxilin ahizpia. Ni han jaixo ta hona ezkondu nitzan ta... Baserrittik baserrira.
- Ta ezkondu arte Goixenetxen egon ziñan?
- Bai.
- Kriada edo... nunbaitten ibili ziñan?
- Kriada eon nitzan gerra denporan eon nintzan kriada Katalan batzukin.
- Baiña nun?
- Donostian. Donostian. Justi, zeena, "Txurrukena" eon zan Hospedeixan serbitten, eta Katalanak eon zian, lau katalan eon zian, lau famelixa, eta gura euen neskaak hemenguak Donostian serbitteko. Eta topau gindduen lau neska, nere lagunak bestiak be zian, eta fan giñan laurok Donostiara.
- Baiña etxe batera?
- Ez, ez, etxe banakataa e? Euren... Katalanen etxera fan gitzan .
- Katalan horreittako etxe baikotzera zuetako bat fan zan?
- Bai. Eta eon gitzan, eta hillebete in geben eta, klaro, gu baserrixan ohittutakuak gitzan danok, lau lagunok. Eta lehenengo juntau nintzanian lagunakin esan nostan: "Maritxu, nik hil hau kobrautakuan..." Hamabi duro geukan hillekua kobraitteko, ta hamabi duro asko zan orduan e! Zeatik hemen herrixan sei duro, zortzi... hola eukein kriadak. Ta han hamabi duro. Ta danok geukan igual, gaiñea. Ta juntau nitzan ta "Ba ni hil hau kobrautakuan ni etxea noia", ta "Ba neu be baitta". "Nik ezin dot hor... Ez, ezin naiz ni hor bizi" ta zerian. Eta gero beste bixakin be juntau giñan, ta bat zan Zulatzakua, oso baserrikua, ardi-zain ta basorik baso ibiltten zana zan,"Ene...! [...] nere arditxuak zainttu eta zeian, ez, ez, neu be etxea". Laurok etxea etorteko geontzen. Baiña hamabi duro ikusi gittuanian esan geben: "Beste hillebete in ingo dou /ingou/, guk beste hillebete in ingo dou /ingou/", eta geatu giñan laurok bertantxe.
- Zenbat denpora?
- Eta gero ein gittuan zazpiña hillebete.
Egilea(k): Ane Leturia
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!