Lau baserritar neska DonostianGoienetxe baserrian jaio eta han egon zen Mendikoa baserrira ezkondu zen arte. Gerra denboran Donostian neskame lanean jardun zuen kataluniar batzuen etxean. Arantzazuko Hospederian egondako lau kataluniar bikotek, OƱatiko lau neska eraman zituzten neskame Donostian zituzten etxeetara, tartean Maritxu. Lau neskok, baserritarrak laurak, ezin ziren Donostiako bizimodura egokitu, baina soldataren 12 ogerlekoak ikusi zituztenean bertan jarraitzea erabaki zuten. Hala egon ziren 7 hilabetean.