Artaldeak gutxituz joan dira
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ONA-073-020 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Deba eskualdeko ahotsak - Oñati
- Elkarrizketatzailea(k): Aintzane Agirrebeña - Kepa Elortza
- Data: 2009(e)ko urtarrilaren 22a
- Iraupena: 0:02:15
- Erref: ONA-073/020
- Kodifikatzailea: Kepa Elortza
- Gaia(k): Baserria » Baserriko lanak » Baserriari lotutako lanbideak , Baserria » Baserriko bizimodua » Baserriko bizimodua
Transkripzioa
- Eta nun erabiltzen zenduezen?
- Ardixak?
- Bai.
- Oin neguan hementxe, etxe inguruan, ahal dan moduan. Udan erretirautako behar igarra beuen ondo. Arbi denporan arbixa puxka bat febrero-marzo aldera eta. Ez, behin marzoa ezkero ez, behin febrero-marzoa ezkero libre, orduen piñurik eta ez euela ta larra gehixau xauan, basuan be.
- Ardixa be bai gehixau.
- Bai ardixa be, oin esaten xuau oin be asko dauela, baiña keba! Oin hemen hiru etxe honeittatik, bi artalde barik behintzet, hirugarrenak banaka batzuk bai. Eta gero ba hor gora...
- Hori lehen.
- Hori lehen.
- Gaur horreik be ez.
- Gaur bape ez xok, hemen bapebe ez xauk, gure aldekuak xakok oin hogeta zortzi bat-edo, solterua, ointxe jubilau in dok bera bere kapritxuz Altunenetik. Ointxe urtebete. Eta horrek hemen zertzen (di)txuk, geure zelaixak horrek ebalten (di)txuk eta.
- Garbittu alde, ezta?
- Klaro.
- Eta Matromaik be eukiko (di)ttu...
- Matromaik artaldia hor dako Matromaik. Hori be fan dok. Matromain hor neska-mutillak xazak, eta Miel ez dok ezertarako gauza.
- Orduan ya ez dakuei ardirik?
- Bai.
- Eta nok ebalten (di)ttu?
- Udan zera faten (di)ttuk, Degurixara.
- Degurixara, bai.
- Fan ez, bialdu itten (di)txuei, Araozgo zeren batek lagunketan ostek ardixok eruaten ta, baiña Miel han egoteko ez dok gauza ya.
- Eulali eta Miel bixak dagoz Matromain?
- Bai, bixak. Besterik ez, bixak xazak. Beste arreba bat hemen xakok, Garaikuan, Mendizabal.
- Eta hemen orduen Zubillagan be, garai baten etxe danak euko euen euren artaldia ta euren ganauak.
- Hemen baserrixak gehixenak, bai. Eta ganaua be gehixenak.
Egilea(k): Kepa Elortza
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!