Oñati (Gipuzkoa)

Auzo-elkartea eskola zaharrean

Auzo-elkartea eskola zaharrean Nahiz eta eraikinaren jabetasuna Ministerioaena izan, auzo-elkartea eskola zaharrean egitea erabaki zuten azkenean. Ekintza honek auzotar asko elkartu eta auzotasuna berpiztu zuen.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ONA-072-012 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Nahiz eta eraikinaren jabetasuna Ministerioaena izan, auzo-elkartea eskola zaharrean egitea erabaki zuten azkenean. Ekintza honek auzotar asko elkartu eta auzotasuna berpiztu zuen.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Halako baten behin entzun nixuan egozela soziedadiak indda eskolatan, "ya está", eskolatan baldin badagoz soziedadiak geuk be baitta, geuk be hor xakuagu lokala, geuk be baitta.
- Hori soziedadia dauena, lehengo eskolia da?
- Eskola bi, eskolak zittuan horreik, mutikuena...
- Eta hor gero androk jokuan itten euela eta...
- Hortxe, hortxe. Enda hor giñakuan hori lokalori eta hauxe in bihar xuagu, soziedadia in bihar xuagu. Zela? Eta ba neri esan dostai zerian, Lazkaomendin, beste bat Lasturren eta beste bat, ha zela zuan? Amezketa hor bixen gaiñian, mendi baten beste bat dauela. Nungua zuan ha? Ez nauk akordaitten ze herri zan. Han euela soziedadiak indda. Bueno, domeka baten hartu xuat nere andria, nere anaia, nere primua, fan gaittuk horreik ikustera. Lazkaomendin sarri egonda, Lazkao Txiki ekarten giñuan Olabarrietara betik bertsolari bezala eta bere etxera askotan fanda. Nik ordurako kotxia baiñuan ta, bere etxera askotan fanda, eta Lazkaomendira fan gaittuk domeka arratsalde baten enda juntaitten gaittuk han eta ikusten xuaugu soziedadiori. Faten gaittuk preguntaitten bai baiña ha soziedadia eskolia izandakua baiña diputaziñuana. Hori berriz zeana...
- Udaletxiana.
- Ez, Madrilgua. Eskola honeik Madrilgo zerak in (zi)txuan ta.
- Nazionalak.
- Nazionalak. Enda hurringo bestera fan gaittuk eta hareik be igual. Han be informaziñua hartu giñuan eta handik Lasturrera. Lasturrrera aillegaitten gaittuk eta edifizio bardiña, Olabarrietako modukua. Garbixa. "Ya está", hau soziedadia badok, hau harrapota xauk. Faten gaittuk harutz ta, ez, hemen ez dau soziedadia, hau lokal hau erabiltten da auzoko fiestetan bakarrik, bestela ez.
- Taberna moduan.
- Taberna moduan. Frakasua! Nik aiuntamientuan nakuan, fabrikan lana itten neben piletan eta, han euen Santi Kortabarria konzejal urte askuan egon zuan eta harekin batera hau, Ubaokua uste xuat dala Kortabarria. Harekin amistade haundixakin eta ha konzejal, nik hori ittia gura. Nik esaten nitxan "obria in..." ta, "Hau guria ez da, hau ezin leike in, hau Madrilkua da, Madrilen permisua eskatu bihar da". Nik esaten nitxan: "Ba hau ez daue eruengo Madridera, hau hemen geratuko da. Etorri daixela eruatera!" Eta zela? Beste posibilidade danak gastau zittuan, Olabarrieta guztia apurtuta geure artien, ta berba itten hasi gitzuan eta gauziak urten xuan aurrera. Barru dana hustu, soziedadia in zuan, lokal soziala alde baten, ta aiuntamientuak ba zela itten zan soziedadia auzo guztiendako, ez bakarrik batzuendako ezbai auzo guztiendako.
- Auzo etxia modura.
- Eta orduan ba hola in giñuan, baiña jakiñien gaiñian, jakiñien gaiñian, baiña jakiñien gaiñian guria ez zala iñoiz izango. Baiña nik esaten nuan: "Iñok ez xok hau eruango hemendik! Etorri daixela eruatera madriltarrak!" Ba holaxe in giñuan soziedadia. Eta horrek in oskun bateratu, horrek in oskun izugarriko zera. Auzotarrak juntau in giñan. Bueno, orduen ba baozen batzuk eta ez ziren sartu, gero sartu dira, kontra egozenak ez zittuan sartu. Baiña nehikua kopuru zera juntau gitzuan ta... hori diskusiñuori betik sortzen dok, eztabaidak alde guztietan.

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia