Oñati (Gipuzkoa)

Auzotasuna berreskuratu nahian

Auzotasuna berreskuratu nahian <p>Auzotasuna bultzatu nahian, eskola nazional zaharraren eraikina egokitu zuten auzoko emakumeek arrosarioa errezatu ostean elkartzeko leku bat eduki zezaten. Geroago auzoetxe edo elkarte edo antzeko zerbait egiteko terreno bila hasi ziren.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ONA-072-011 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Auzotasuna bultzatu nahian, eskola nazional zaharraren eraikina egokitu zuten auzoko emakumeek arrosarioa errezatu ostean elkartzeko leku bat eduki zezaten. Geroago auzoetxe edo elkarte edo antzeko zerbait egiteko terreno bila hasi ziren.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Erabagi in xuei soziedadia ittia, auzuen.
- Bai, egonda nago.
- Eta auzoko soziedadia zela zuan? Ba hor zazaken andra batzuk, zera faten zittuan, errosarixora, eta errosarixua zera indda gero etxera faten zittuan. Enda harendako lehen eskolak kristalak eta dana apurtuta, abandonauta. Zer egin? Aiuntamentura fan eta aiuntamientuak ez xuan dirurik emuten, eta auzoko diru apurrakin erabagi gixun kristalak ifiñi. Orduan kristalak ipiñitta, gero kalefaziñua falta. Fabrikan zerak erosi xuan, Cegasak Planchas edifiziua, onduan xauan plantxak itten euena, eta han xazaken kalefaziño batzuk txatarretara botateko modura. Hareik rekuperau eta hor ifiñi xuau emakumiendako lokala; eta neguen epel-epeletan.
- Errosarixua errezaitteko.
- Errosarixua errezau ta gero, jokuan itteko, jokuan itteko. Enda klaro, hori jokuan itteko zeatik urteten xuan? Faten gitzuan gu Eara beraniaittera, eta hango emakumiak egunero jokuan taberna onduan, eta hemen berriz guk ez xakuagu ohitturarik. Castillan ikusten dok emakumiak atetan jokuan eta ez dakit zela... hemen ez gintzuan juntaitten, baikotza bere munduan, danak aparte bizi gitzuan, ezkiñakuan hori, batu ze... batera bizittia ezkiñakuan.
- Auzoko anbientia, ezta?
- Galduta euen guztiz. Bueno, horretxekin hasi gitzuan eta andrak gustora. Epela, jokuan itteko lekua eta bueno, orduan sortu xazaken auzotik beste idea bat. Ze in bihar xuau? Hemen soziedadia, soziedadia in bihar dogula. Soziedadia itteko hasi gitzuan ba terrenua topaitten, baiña terrenua iñork soltaittia gura ez, porke terrenua itteko zerien edifikaziñua bolumen haundixa bihar.

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia