Ameriketatik dirua
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ONA-072-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Ameriketatik ekarritako diruarekin egindako bi etxe eder daude auzoan; Arkauztarrek eta Arrazolatarrek eraikitakoak. Arrazolatarrek aspaldi erreka kontran landatutako bi makal erori berri direla dio Inaxiok. Makalok Arrazolatarrenak omen ziren, usadioari jarraituz.
- Proiektua: Deba eskualdeko ahotsak - Oñati
- Elkarrizketatzailea(k): Aintzane Agirrebeña - Kepa Elortza
- Data: 2009(e)ko urtarrilaren 16a
- Iraupena: 0:02:40
- Erref: ONA-072/009
- Kodifikatzailea: Kepa Elortza
- Gaia(k): Herria, azpiegitura » Herri-antolaketa » Auzoak , Natura » Flora
Transkripzioa
- Hainbeste esango dostat /esangostat/. Zeian, hor Arrazola azpixan, honek Arrazolakuak Ameriketatik ekarri xuen diru asko ta hor in xuen txaleta, Arrazolakuak. Hor bi etxe... Olabartan dauen etxe polittena, neretako beti pentsau xat izen leikiela Ameriketatik ekarrittako diruakin einddako etxia. Oso... kategorixakua dok. Bat dok Arrazola apellidua dakona ta bestia dok Arkauz. Arrazolako horreik, Arkauz hori hemengo apellidua ez dok. Porke Arkauz hori e... zeretik etorri zuan...
- Araba aldetik?
- Ez. Zela dittuk honeik, Arkauz... Gero hor... zera baxaukiek ba, honeik e... baserrixak... zea indda, hotelak indda, ruralak, hotel ruralak, Arkauztarrak. Zela [...] baserrixak izena? Kauen la puñeta, ez xat /etxat/ etorten. Handik, handik etorrittako apellidua dok.
- Ojalaterua ez zuan Arkauz? E... San Anton kalekua, zela esaten xako... Bere alabia, okulistia.
- Hor Arkauz okulistia xauk, bai.
- Horrek Arkauz dittuk.
- Baiña honeik dittuk... Joe, nunguak dittuk baserrixa, famosuoi... Zera, bi etxe ruralak dakoiña zerian, San Juanen, San Juan auzuan.
- A!
- Kauen la letxe, ez nok /enok/ akordaitten ta. Bueno, hortik etorrittakua dok hori, Arkauz horrek. Enda, bueno, gero hau berau ezkondu zuan, Arkauz apellidua honek eukan ta ya apelliduak horkuak kanbixau in dittuk Arrazolak. Baiña horreik dittuk etxiak e... Ta horreik behian, erreka kontran, ipiñi xuain, etaraik kontuak, zer eta... —kauen, ez xatak etorriko, hau goorra dok!— e... Palilluak itteko ze ibiltten dok? txopuak. Ta txopuak ointxe jausi dittuk bi. Ba horreik txopo horreik Arrazolakuak diala esaten xuein . Porke, karo, guk hemen txopuak, ba, hemen txopoik ez xauk /etxauk/! Begiratu itten badok /ittenbok/ hemen ez xauk /etxauk/ txopoik, alde batetik gaitzak hondaketan dauelako, ta izugarriko bi txopo, bat ointxe bi urte o jausi zuan, ta bestia ointxe jausi dok, haiziak apurtu ditxuk. Haik be betik fulanonak dittuk.
- Baiña auzuen terrenuan eozenak?
- Bai. Bai. Eta betik guk... hala esaten xuein: "Hi, ba, honeik hareiñak dia". Oseake esan gura xuat gauzak zela dauzen, ta errespetau itten zuan. Zeatik izango zuan hori...
Egilea(k): Ane Leturia
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!