Oñati (Gipuzkoa)

Auzoko usadio zaharrak

Auzoko usadio zaharrak <p>Auzoko plazako zuhaitzak eta beraiek ematen zuten fruitua, zuhaitz horiek landatu zituenarenak ziren. Hala dio Olabarrietako usadio zaharrak auzoko terrenoetan dauden zuhaitzez.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ONA-072-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Auzoko plazako zuhaitzak eta beraiek ematen zuten fruitua, zuhaitz horiek landatu zituenarenak ziren. Hala dio Olabarrietako usadio zaharrak auzoko terrenoetan dauden zuhaitzez.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta gero bestekaldian egozen intxaurrak, auzoko zerak ifiñittakuak, eta klaro, zerk dako balixo gehixago?
- Hareik gaiñera intxaurrak bentajan eta auzoko...
- Pasaitten dana, norena zanik [...] jabetza, porke intxaurrak, intxaur baikotzak, hor plazan dauzen intxaur baikotzak bere jabia eukan, porke hori asko itten zan lehenau, terreno komunetan sartzen zan arbolia eta han urteten eben frutua zeuretako zan; hori beste iñun ez dozue ikusi, e?
- Entzun be ez.
- Ez, e?
- Oseake auzoko terrenotan...
- Bueno, hemen plazan, hor plazia Olabarrietan, ba plazia hor leku horretan euzen, Errementeriko zerak, Bakaiko hurrak, edo intxaurrak, Errementerikuak, Ozperokuak; honeik Taberna zaharrekuak hor eukein keizak; Muñokuak, gaur Muñokuak ondiok badauz; Urraukua (Urraburukua), Urraukua egongo zan, Urraukua bertan onduan dau, eta han keizen bat seguru; hori haritz haundixori Ximonena zala esaten zan, hor dauen baserrixa. Eta danak eukein arbola horreik jabia, baiña terrenua, garbi egozen, terreno komuna.
- Auzuena.
- Bai. Auzuena. Gero pasaitten da denporiakin horreik ba hemen zati bat kendu, beste zati bat kendu, faten da pittin bat txikiketan. Gero bidiak be naseiketan jarten dira eta dana azkenian txikittu itten da.
- Eta orduan, norberak sartutako arboliak emuten euen frutia, norberantzako zan?
- Klaro, bai. Eta betik izanda.

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia