Oñati (Gipuzkoa)

Umetan ikazkin lanean

Umetan ikazkin lanean Hamar urterekin aitari ikazkintzan laguntzen zion. Txondorra egosi egin behar izaten zen, ez erre. Ikatza lantegietara saltzen zuten, tartean Orbegozori. Ikatza egiteko pago-egurra erabiltzen zuten. Gaztainarekin ere egin zuten ikatza behin, errementari batentzat espresuki.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ONA-071-019 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Hamar urterekin aitari ikazkintzan laguntzen zion. Txondorra egosi egin behar izaten zen, ez erre. Ikatza lantegietara saltzen zuten, tartean Orbegozori. Ikatza egiteko pago-egurra erabiltzen zuten. Gaztainarekin ere egin zuten ikatza behin, errementari batentzat espresuki.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta esan dozu aittari laguntzen ikazgiñan ibilli ziñala.
- Artian hamar urtekin, sasoia.
- Zelan egitten zan ikatza?
- Ikatza? Leheningo egurra bota, gero zatittu hola, hola altura ingurukuak-edo, ta gero txondorra pillatu. Gero zohixakin edo arbelakin, gero atzera lurrakin, gero sua emun eta ondo zainttu bihar.
- Egosi arte.
- Egosi. Gure aittari preguntau otsan batek, sua emuten ta, “Fermin, honek txondor honek ondo erre ezkero zenbat ikatz emungo dau?” Eta: “ondo-ondo erre ezkio bapez!” Txondorra egosi in bihar izaten da, kurioso erreten bada egurra, azala erreten da, baiña egurra osorik.
- Eta zuek ikatza itten zeuein saltzeko-edo?
- Saltzeko, klaro.
- Baserri askotan etxerako itten euein apur bat, eta hola, ezta?
- Etxien egurra egoten zan ta. Fabriketara ta. Orbegozori parte. Orbegozo martxan jarri zanian hori gasakin ta kamion zaharrrak hasi ziranian.
- Eta zenbat egun bihar izaten zittun egosten? Txondorrak?
- Segun zelakua zan, ze tamaiño.
- Segun zenbat egur eukitzen zeban?
- Klaro. Txondorrak itten ziren ehun zakukuak, berrehunekuak be bai, eta hirurehun zakokuak be baitta. Egurra mehia izan sendua izan be baitta.
- Ze egur erabiltzen zan txondorra itteko?
- Parte pagua, onena pagua. Artia esaten euen, baiña hemen arterik ez euen. Bat in geben guk gaztaiñiaz be bai, Aingeru Zaharren ibilli nitzanian, errementerixa zan, eta tenplerako gaztaiñia ona. Haretxeri, bota gaztaiña berde-berdiak eta gaztaiña ikatza. Beretako espresamente gaztaiña ikatza. Bestela guk gaztaiñarik sekula be ez.

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia