Isokarroa gora begira
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ONA-071-015 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Deba eskualdeko ahotsak - Oñati
- Elkarrizketatzailea(k): Aintzane Agirrebeña - Kepa Elortza
- Data: 2009(e)ko urtarrilaren 16a
- Iraupena: 0:02:58
- Erref: ONA-071/015
- Kodifikatzailea: Kepa Elortza
- Gaia(k): Lantegiak » Ekonomia eta industria » Gipuzkoako lantegiak » Debabarreneko lantegiak , Lanbideak » Negozioak, dendak
Transkripzioa
- Eta Garaiñian zu hasi ziñanetik aldaketa haundixak egongo ziren, ezta? Lan asuntuan eta makiñak-eta.
- Bai, jentia be bai, ni hasi nintzanian gehixen egon gitzanian be, leister orduan jentia juntau zan, hirurehun bat lagun-edo bai.
- Hirurogei?
- Hirurehun, hirurehun, orduen gordasul asuntuakin emakumiak asko. Montajien ehun emakume. Enkargaua halakotxia, buztana moztutako sugia lakotxia. Danak aurrian zittuala. Baiña gero gordasula geratu zanian beste asuntu batzuk, tubua eta latoia-ta.
- Eta zuk han txofergintzan iñ izan dozu gehixen bat, ezta?
- Bai. Nik in nittuan hogeta hamalau urte-edo. Azkenengo hamar urtiak serenero, atian, porterixan-edo.
- Aurretik txofer.
- Aurretik bai.
- Noiz ebali zeben leheningo kamiona Garaiñekua?
- Nik kamionik sekula be ez.
- Bai, kamion txikiñak.
- Leheningo hola hiru erruedako isokarro zakar bat, paketiak gordasula bertan, kale barruan partitten. Gero furgoneta bateaz beste ez dakit zenbat urte ingo nittuen. Gero azkenengo hamarrak porterixan. Han ba ondo, lo itten gebela gabaz esan oskuen ta ba...
- Baiña zuk ez zeben ebalten kamioi txiki bat, atzekaldia eregixa? Edo furgonetia, baiña atzekaldia eregixa eukena?
- Eregixa atia zabalik eruaten bazan bai, “cuatro L” hortariko bat, txiki bat.
- (...)
- Atzia libre ebalten ebena zuan isokarrua, hiru erruedakua.
- Nik hori ez dakot goguan.
- Baiña hori zala ba(di)ttuk bueno. Hamabost, hogeta bost, ba hogeta hamar urteko kontuak (di)ttuk horreik eta.
- (...)
- Ba ni hara faten nitzana, hik ezian esaten “Perosterena e Irizar”?
- Bai.
- Leheningo ni harekin, gero furgonetiakin baiña. Ha zuan ba, atzera kargia haundixa ta, han erripan mobiu nitzanian altxau aurreko erruedia ta zutik! Kanpantxoko itturri onduan.
- Isokarruaz?
- Bai, gordasulak, parasolak luziak eta atzian pixua, behetik gora mobiu zanian da! Zutik!
- Errueda bakarra zerura begira?
- Gora.
Egilea(k): Kepa Elortza
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!