Erreka batean lau errota
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ONA-071-012 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Aurretik hiru errota mugitutako ura etortzen zen Liñatzibarrera, hain zuzen ere, Tokillokoa, Murgikoa eta Santa Kurtzenak eragin ondoren. Uribarrin egon zenean, umea zenez, ezin zuen asko lagundu etxean. Noizbehinka "itaurrean" eta beste lan batzuetan laguntzen zuen.
- Proiektua: Deba eskualdeko ahotsak - Oñati
- Elkarrizketatzailea(k): Aintzane Agirrebeña - Kepa Elortza
- Data: 2009(e)ko urtarrilaren 16a
- Iraupena: 0:01:45
- Erref: ONA-071/012
- Kodifikatzailea: Kepa Elortza
- Gaia(k): Baserria » Baserriko lanak » Errota , Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Etxeko zereginak
Transkripzioa
-Zu, eta hau errekiau nik betik ezagutu dot oso erreka txikiña, hor errotia mobitteko beste ur...
- Murgiko errota, Murgiko Berezauko zera, Tokillo, hiru errota pasau, hau laugarrena, ur dana pasauta hemendik behera etorten zittuan.
- Errota danak erreka batek...?
- Danak batetik. Lehenengo Tokillo, gero Murgikua izango dok, gero Santa Kurtz, ez dakit zela dagozen be, bai Tokillo, Murgikua eta Santa Kurtz, hiru hor.
- Eta azkeningua zuena?
- Hau azkeningua, laugarrena hau, baiña honek itten dau Berezau. Oin hementxe, azkeningo ostikadak jo arte.
- Orduen gazte denporan zu hemen Oñati, Araotz inguruan ez ziñan asko ibilli.
- Ni oso gutxi, hementxe ba hamar urte arte, zazpi urte, hortik hamarrera hementxe orduan, Uribarrin nenguela.
- Ze lan itten zenduzen Uribarrin?
- Ze lan ingo neben ba sei-zazpi urtekin? Eskolara fan ta etorri, horixe.
- Lagunduko beharko zendun baserrixen-edo ez? Baserrixan zeozetan lagunduko zenduan, ez? Lanetan.
- Asko ezin in. Beratzi urte, zortzi beratzi urtekin. Baiña orduan hantxe beheintzet zerbait, ittaurren-eta.
- Errekauak in edo.
- Esan dau, hamarrekin ikazkin fan baziñan.
- Klaro, klaro. Eta artian eskolara etxian lanik ez euenien e? Bestela e...
Egilea(k): Kepa Elortza
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!