Oñati (Gipuzkoa)

Tripa-truke Barrenekoa baserrian umetan

Tripa-truke Barrenekoa baserrian umetan Juaneren amona eta aita ez omen ziren inoiz eskolara joan. Bere osaba bat Goroeta auzoko eskolara joan zen, baina behin bakarrik. Juane gerra denboran Barrenekoa baserrian, Uribarrin, egon zen. Hiru maisu izan zituzten Uribarriko eskolan. Barrenekoan morroi gisa egon zen, tripa-truke, zazpi urte zituela.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ONA-071-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Juaneren amona eta aita ez omen ziren inoiz eskolara joan. Bere osaba bat Goroeta auzoko eskolara joan zen, baina behin bakarrik. Juane gerra denboran Barrenekoa baserrian, Uribarrin, egon zen. Hiru maisu izan zituzten Uribarriko eskolan. Barrenekoan morroi gisa egon zen, tripa-truke, zazpi urte zituela.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta eskolara? Nora joaten ziñazien?
- Eskolara iñora be ez igual.
- Eskribitten eta jakingo dozu.
- Nere amandriak esaten zan sekula ez zala fan.
- Zure amandria.
- Aitta be ez, eta Ezkorrittako tio ha behin fan zala kutxillua poltsikan kordelakin, […] kordelakin, lotu eta hartu kutxillua poltsikuan eta behin fan zala eskolara.
- Kutxilluakin, bilddurrez ala?
- Ha be behin, e?
- Eta zure aitta ez zan juan eskolara?
- Ezta. Amandria be ez eta aitta be ez.
- Eta tiuori nungo eskolara fan zan?
- Koruetara, abadia egoten zan ta...
- Eta zu zeu ez ziñan aillau eskolara?
- Ni gerra denporan egon nitzan ni Uribarrin. Hiru maistro euki gittuan. Hau ezagutuko dok hik, honeik Jausoro ta, Garaiñian portero egon zuan.
- Baxilik be komentau oskun hori. Bai, Baxilik Latostegiko...
- Horrein aitta, Garain portero egon zana, ha egon zuan leheningo, gero mobimientua egon zanian hau, gero beste txapelgorri bat etorri zuan, ha nere antzekua, Txopekuan apopillo ta pattarrakin mosua garbittu eta eskolia emutera goizian.
- Eta zuek Ugastegittik egunero...
- Ez, ez, ni hemen Uribarrin egon nitzuan, hiru urte Barrenekuan.
- Osea han Ugastegin zegozen bittartian ez ziñan fan eskolara.
- Behin edo birrittan edo fan nitzan Koruetara.
- Baiña klaro, urrin ha be, ezta?
- Baiña artian e, ni hona etorri nitzan zazpi urtekin.
- Eta hor, senidiak-edo, Uribarrin?
- Kriau. Bueno, kriau, ez jakiat ba, tripa truke, ezebez, zazpi urteaz... aurretik anaia eta arrebia egon zittuan ta... hareik txanda, bat etxera eta bestia hona ta, bestia fan zanian ni hona ta...
- Orduan garai hartan Araotzen ez euen eskolarik?
- Araotzen bai, baiña Araotzera zazpi urteaz zela etorriko nitzuan ba Araotzera eskolara? Zazpi urteko umia.
- Bueno, kriau zerien, Uribarrin modura.
- Baiña Araotzera be ordu erdi pasa bihar etorten.

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia