Oñati (Gipuzkoa)

Pospoloak eta aterkiak Garia lantegian

Pospoloak eta aterkiak Garia lantegian Garai lantegian emakume askok ziharduten lanean aterkiak egiten. Bere garaiko amandreei entzunda daki Pilarrek Garai lantegian pospoloak egiten zituztela antzina. Irabazten zuten diru apurrarekin eta etxeko ortuan lortutakoarekin bizi ziren.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ONA-068-018 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Garai lantegian emakume askok ziharduten lanean aterkiak egiten. Bere garaiko amandreei entzunda daki Pilarrek Garai lantegian pospoloak egiten zituztela antzina. Irabazten zuten diru apurrarekin eta etxeko ortuan lortutakoarekin bizi ziren.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta emakume asko egoten ziñazien?
- Bai, bastante gebillen gu, bastante emakume giñan. Guardasoletan gehixen okupaitten ziren, montajian ta, gu makiñetakuak giñan. Makiñan piezak doblau edo luzetu edo in bihar zana. Emakumiak...
- Baiña parasolentzako hori.
- Bai, bai, gordasolentzako, gordasolenak, bai. Holaxe ibilli giñan.
- Eta jente asko zegozen lanian Garain?
- Zenbat eukiko eben Garaik orduan? Ez dakit ba, ehun ta...ehun ta...zeozer, ez dakot idearik be, ze, zenbat giñen.
- Zu Garaiñera pospologintzan ...
- Ez, ez hori lehenaukua da. Pospolo fabrikarik ez, nik ez dot ezagutu pospolo fabrikarik. Hori lehenaukua, lehenauko amandriak eta kontaitten daue hori. Zela ibilli ziren-ta, pospolo fabrikan-ta. Han orduan goizeko seiretarako igual fan ta eguardixan hamabittan prisaka bazkaldu eta gero atzera gabeko ez dakit noiz arte. Han zortzi ordu artian modara etorri barik. Gero etorri zan zortzi ordukuori ta.
- Ahal zan beste.
- Ahal zan beste.
- Eta amandriak esaten dozu? Amandriak ...
- Amandriak, amandriak diranak kontaitten (di)ttue horreik, lehenaukuak.
- Lehenaukuak.
- Bueno, amandria neu be banaiz, e? Ez noia presumittera, baiña ...
- Zeure amandriak.
- Bai, neure amandre edo nere aman, nere amen sasoikuak. Eta pospolo harreikin uste dot jente asko ibilli zala, baiña lehen esan dotena, ordu barik e? Gero zortzi ordukuori etorri zan ta, bueno!
- Bai baiña zortzi ordu bakarrik indda iñor ezin bizi bihar dan moduan.
– Horixe dok ba!
- Eta hola ezin aurreratu.
- Aurreratu? Bai zera aurreratu! Jaten geben ogixa eta esnia pagau ezkero. Aurreratu? Orduan ez euen aurreraketarik. Keba! Hori hala be gauza asko, bueno, gauza asko ez, "por ejemplo" patatia, gure ortuen, asko ez zan hartzen baiña, kipula-berakatzak eta horreik gauza horreik, hori etxian geuken, horreikin be diru asko faten da. Horreik etxian geuken. Baiña, kale gorri-gorrixan euzenak!
- Hareik okerrao, eta txarririk-edo eukitten zeuein?
- Ez, guk ez. Guk txarririk ez dou euki sekula.
- Oillorik edo.
- Oilluak bai, konejuak be bai.
- Etxerako ...
- Etxerako bai, arrautza batzuk-eta.

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia