Azkoitia (Gipuzkoa)

Gerra denboran, abarketa "erreportzaketan"

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AZK-002-001 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Gaztetan, Miserikordian ibili zen eskolan; baina, gerra iritsi zenean, eskola utzi behar izan zuen. Aita kanpoan zenez, amari laguntzen hasi zen abarketak josten "erreportzaketan". Geroago, Manzisidorrenean hasi zen lanean, baina abarketagintzari ez zion utzi. Ezkondu ostean, koinatarekin papereztatze lanetan aritu zen.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Kontauko al zenidake zure bizitza nola jun dan?
- Bueno, esango dizut. Bueno, gaztetan, bueno, neska koskorra nitzela, mixerikordixe esaten giñon guk ordun, eskolia. Baiño gero gerria etorri zan ta gerran alde in ber izen gendun gazteik, 12 urte eo eukiko nittun, (...) alde in gendun eskolatik. Gero amakin-ta hasi nitzen abarketak josten, abarketa... erreportzaketan. Hala esaten [zixoen] gure zaharrak.
- Zertan?
- Erreportzaketan. Abarketa josten erreportzaketan. Hamen hola esaten zikon: erreportzaketan. Eta gero, ba, klaro, gerrie, ta falta zin aitte ta danak, ta hartu nittuen lanin Manzisidorrenin. Baiña hara juteako, goizeko xeiretan jaiki ta dozenia erreportzatzen gendun amak eta bixok. Ta handik gero ezkondu nitzen, baiña segidu nixon lanin pixketen. Eta gero anaixe ezkondu ziten ta ordun koñetakin hasi nitzen enpapelaketan ta urte asko hola pasa nittun enpapelatzen. Eta gero urtik etorri zizten, erretirau nitzen ta... holaixe.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia