Oñati (Gipuzkoa)

Karameleria

Karameleria <p>Arrosario igande batean txakur handi bateko pagarekin patata erreak erosi zituen barraketan. "Karameleroa" ere etortzen zen bere brusa handiarekin. Petra "Treinta" ere igandero etortzen zen gozokiak eta hurrak saltzen. Geroago barkilleroa jarri zen plazan.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ONA-068-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Arrosario igande batean txakur handi bateko pagarekin patata erreak erosi zituen barraketan. "Karameleroa" ere etortzen zen bere brusa handiarekin. Petra "Treinta" ere igandero etortzen zen gozokiak eta hurrak saltzen. Geroago barkilleroa jarri zen plazan.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Urte baten badakitzu ze in neben? Pagiori ‘txakur haundixa’, Errosarixoko domekan. Txakur haundixa orduan zeozer bazan e? Ezer asko baiña zeozer, gaur ez da ezebe. Gaur txakur haundixa lurrian ikusi ta harrixa ikusi bardin da. Baiña orduan! Eta txakur haundixa, tio batek emun nostan txakur haundixa Errosarixoko domekan, juan nintzan barrakatara eta “patatas fritas” ez dakit zer eta badakit zer eta “patatas fritas”. Zelakuak ete (di)ttuk horreik, etxian be “patatas fritas” janda fanda, Errosarixo domekan patata erriak ipintten ziren, urte guztian jango ez bazeben be, eta juan naiz eta “patatas fritas” gaiñera badakitzu horreik hola ebaittako hola mehe-mehe horreik. Zelakuak ete (di)ttuk horreik, ni txakur haundixori gastau dot patata erretan, eta total etxian lakotxe patata erriak, nere penia, oin txakur haundirik ez eta patata erriak igual. Hamaika holako in geben guk.
- Etortzen zan holan, herrira karamelerorik-edo?
- Bai, Mondraueko gizon haundi bat, Mondraueko gizon haundi bat, brusa-ta, akordaitten zara ze gizonak? Langilliak, jeneralian hareik alondigetan barrikakin ibiltten ziran, […] zerak eruaten zittuein, brusa haundi horreik, hemen botoiakin, eta brusakin faten ziren.
- Bai, nik hori ikusitta dakot.
- Bai, horreik ziran langilliak jeneralian, bueno, fabriketan ibilli […] hola honeik lehen esan dozuna, alondigakuak eta honeik gizon honeik, eta, este... ze esatera nixoian?
- Bai, karamelerua etortzen ...
- Mondrauetik etorten zan gizon haundi bat holakotxe brusiakin. Brusa haundi batekin, eta poltsikotzarrakin eta zerakin ta, ‘karameluak, ederrak eta merke’! “A peseta la tonelada”! Eta haretxeri erosten, dirurik baeuean hari erosten gotsan karameluak eta bestela plazan txutxerixak asko egoten ziran; Petra ‘Treinta’ domeka danetan. Treintaneko Petra, Treintanekuak, ezaguketan (di)ttozu “los Treinta”, horrein ama? Ez, amandria. Treinta hor Gomendionian bizi da bat, haren amandria, ha domeka danetan, mahaitxua hartu eta mahaitxuan abellanak eta karameluak, tazakadia xemikuan, abellanak, “cacahuetes”, gu han egoten giñan begira.
- Baiña bera barkilleria zan-edo?
- Ez zan bera ezebe, ha zan Treinteneko Petra, Treintena, itxuria negoziotxua euko euen, pezetantxo bat etaraten.
- Bai, bai, domeketan faten zan plazara?
- Domeketan Petra Treinta bat, bat eta bestia zein zan beste karameleria? Bestan bat be beuen. Bueno gero barkillerua etorri zan eta gero kitto! Baiña Petra Treintak makiña bat abeillana saldu eben, abeillanak esaten gotsan guk, “cacahuetes”, tazakadatxo bat xemikua. Eta haren tazia, zein zan bestia? Ez xat akordaitten beste karamelerua; “Petran tazia haundixaua da, Petrana juan bihar dogu”.

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia