Eibar (Gipuzkoa)

Urki ingurua nolakoa zen

Urki ingurua nolakoa zen <p>Okindegira egurra ekartzen zuten mutil pare batek. Zer nolako lanak egiten zituzten eta idiak nondik nora eramaten zituzten kontatzen du. Mendaroko Ospaskoa zen bata eta emaztea Urkikoa zuen. Urki nolakoa zen kontatzen du. Ermita, mahaiak. San Lorentzo egunean, danbolina.</p>

Eibarko kultur ondarea

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Okindegira egurra ekartzen zuten mutil pare batek. Zer nolako lanak egiten zituzten eta idiak nondik nora eramaten zituzten kontatzen du. Mendaroko Ospaskoa zen bata eta emaztea Urkikoa zuen. Urki nolakoa zen kontatzen du. Ermita, mahaiak. San Lorentzo egunean, danbolina.

Jatorrizko proiektua

Grabazio honen materiala ondorengo proiektuaren baitan jaso eta landu zen. Bertan aurkituko duzu jatorrizko materiala eta informazioa: Eibarko udalaren materiala - Eibartarren Ahotan - Egoibarra

Transkripzioa

- Harek mutilzaharrak etortzen zittuan ba, burdixakin laga, hustu egurrakin, pisauta laga ta erreziñua gero ha erateko, juaten zian ganauak eruatera, zu, etxera! Pauso bira, ezta? Aldaparia bajau, panaderixia hor Ermuarretakua, ba, aldapariori bajau ta atzera gero Elgeta kaletik gora eruaten jittuen behixak edo zerak… idixak… han sosiuz gero hartu deixen. Milla bidar gero berba […] harekin e! Ospas bai, Ospas Mendarokua da, baiña ez da horkua. Andria zan horkua!
- Eta Urki zelakua zan orduan? Zelaixak zeren edo…?
- Mendixa bai, mendixa, baiña behian esplanadia be bai! Ta goixan gero ermittia! Ta han be ermittia ta mahaixak! Ta han San Lorenzo egunian karnazeruak txuletak eruan, erre, ta Viva la Pepa! Ta tanboliña egoten zan! Tanboliña.
- Jai polittak izaten ziran?
- Bai...
- Eta erromerixia-eta egoten zan?
- Beti...”Primero de mayuan” sozialistak batian Urkin, hurrengo Eztixan, ta bai... Gu erromerixia euan lekura.

Egilea(k):

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia