"Berrehun Dios" gaitzizena
- Proiektua: Deba eskualdeko ahotsak - Oñati
- Elkarrizketatzailea(k): Aintzane Agirrebeña - Kepa Elortza
- Data: 2008(e)ko abenduaren 22a
- Iraupena: 0:01:05
- Erref: ONA-065/006
- Kodifikatzailea: Kepa Elortza
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Herriko giroa » Gaitzizenak
Transkripzioa
- (Semia): han bestekaldian, makiñak konponketan ibilli zana, Idaho, gero tabernia eta sala de fiestasa euki ebena, pare-parian dauena bidien bestekaldetik, haxe zan Aloña, zuek jaten zebein lokala ...
-Aloña izena eukana.
- Zuk ‘Inesena’ esaten dozuna.
- Bai, Inesena.
- Ines zan ezta, hango zeori?
- Bai, hango zeori. Eta Ines horren gizona zan enkargau ibiltten zana hemen, Donostiako ez dakit zer holako industria, obratako zeren bat, berrehun dios esaten otsain bere esaeria jentiari lana eragitten ibiltten zan ha bai, eta harek zeukan gaitzizena jarritta.
- Berrehun dios?
- Berrehun dios. Famelirik ez dot uste izan zuenik, zahartuta ezkondu zen Ines ta.
Egilea(k): Kepa Elortza
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!