Oñati (Gipuzkoa)

Idi-probetan Iñazio txapeldun

Idi-probetan Iñazio txapeldun <p>Meza ondoren idiok lotu eta herriko plazara jo zuten. "Joxe Txiki" araoztarrak ekin zion goizean probari. I&ntilde;axio bigarrena izan zen, araoztarraren marka gaindituz. Gero lau parte-hartzaileak bazkaltzera joan ziren elkarrekin. Azkenean, I&ntilde;axiok irabazi zuen. 1952. edo 1953. urtean izan zen gertaera hori. Idi-proba bakarra jokatu da O&ntilde;atin eta Urikoko idiek irabazi zuten bertan.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ONA-065-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Meza ondoren idiok lotu eta herriko plazara jo zuten. "Joxe Txiki" araoztarrak ekin zion goizean probari. Iñaxio bigarrena izan zen, araoztarraren marka gaindituz. Gero lau parte-hartzaileak bazkaltzera joan ziren elkarrekin. Azkenean, Iñaxiok irabazi zuen. 1952. edo 1953. urtean izan zen gertaera hori. Idi-proba bakarra jokatu da Oñatin eta Urikoko idiek irabazi zuten bertan.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Mezia akabo zanian etorri, lotu idik eta plazara, leheningo ordutik araoztarrak Joxe Txikik in zun ta harek in zun ta hurringo gu ta neri orduan kutxillua sartzen banosten ez zeben odolik etarako, hori garbi, jo! Eske, plazan han jente guztia begira, bueno, bueno, ekin giñan gure taktikia zan Joxe Txikin marka apurtzia, horixe zan zeori, enda ekin giñan ta hala ibiltzen harriori ta aprobau, apurtu in gendun zeori, gero arratsaldian bestiak. Bazkaltzera onddiok jun giñan zerian, hona, kalian zerian, oin perratzaillien tabernia baxaok ba, han bestekaldetik Inesena edo tabernia euen, eta Inesenian bazkaria. Gu indda geukelako, hona, gere ekiñaldixa indda geukelako ja baiña gere lekutik urtenda, jana sobrau! Ezta bazkaldu ez gendun, eta bestiak berriz, gero artian in bihar zutenak! Hareik esaten euenez beste hainbeste, eta hareik itteko nola zeuden eta danok pasatu giñan pasatuta gere tokittik. Holaxe ba irabazi gendun ta.
- Ze in zenduen, batzuk goizian eta bestiak arratsaldian.
- Bai, bai.
- Enda orduan denporarik gehixen edo metrorik geheixen zeuenak arrastau eben?
- Bai, periodikua be gurian han egongo dok periodikua ordukua.
- Ze urtetako kontua da hori?
- Ez dakit ze urtetan, ja urtiak juanda dakot, ixa urte mordua hori.
- (Semia): “Cincuenta y dos” edo izango da. “Cincuenta y dos- Cincuenta y tres” holakon bat. Berrogeita hamabigarren urtia edo berrogeita hamahirugarrena.
- Periodikua hor xaok, “La Voz de España”
- Eta harrezkero beste idi proba batzutan egon zara?
- Ez.
- Behin bakarrik?
- Behin eta haxe in gendun. Besterik ez.
- Behin in eta irabazi.
- Zeiñek irabazi, ha zereko premixua zan, baserritarren zerian ba, “Cámara Agraria” edo ez dakit zer, harek itten oskun premixuori. Dana, geuk xemikorik be kobratu ez, gero hurringo egunetan, hurringo urtietan, bazkaltzen edo meriendan bat inda, hartan gastatu zan han irabazittakuori. Eta goguan dakot zera, idi proba in bihar zan probalekuori neurtzera, hona, zenbait metro zeukan luzeera harri hori ibiltzeko eta Idiazabalgo Manuelek eta bixok Bergararan bagekixen idi probaren probalekuak zenbat zeukan ta joan giñan biok neurtzera; zeon feria, metruakin neurtzen ezin ibiliko gaittuk behintzet eta pausoko neurri gendun Bergarako zeori eta atzera pausoko leku honenbeste pauso, honenbeste pauso Txurrukan aurrekaldeko zerian, ta batetik bestera barrenien, plaza barrenian, hona, hainbeste neurriz eta hantxe markak in eta kitto, halaxe in zan prueba. Hori goguan dakot.
- Eta zenbat denpora in zenduen, zenbat... bakoitzak?
- Ez dakit zenbat denpora izaten zan.
- Ordu laurden?
- Ordu laurden edo zenbat izaten zan be, ez dakit. Ez dakot idearik be.
- Eta hori ze izan zan hori, Oñatin in zan kanpeonatua, urte hartan bakarrik ala urtero itten zan?
- Keba, urte hartantxe eta kitto! Gehio ez da in.
- Okurridu ta in ta ...
- Ez dakit harria nun dauen be oin. Lehen Santa Mariñan egoten zan baiña oin ez dakit nun dauen be.
- Hori ez zan izango han frontoian, Gernikako arbolaren onduan egoten zan harrixa?
- (Semia): haxe.
- Bera?
- (Semia): haxe izan biok.
- Onddiok han xaok ha? Ez nauk aspaldixan fijau.
- (Semia): Gernikako arboliaren aldamenien.
- Lehen halako tipo hortako hari bat baxauan han.
- (Semia): haxe izan biok.
- Orduen Oñatin idi probia behin bakarrik jokatu da?
- Orduentxe.
- Eta bera Urikok irabazi?
- Bai, bai, irabazi, haxe in zan.
- Klaro, oin ya gaiñera ezin leike in holakorik.
- Oñatin bazaguan garai hartan idia. Bueno, bueno! Ha in zan eta ba kitto. Jentia etorten bai, hemetik aurrera makiña bat prueba edo desafio izango dek, eta ezta gehiorik ere. Ez jokalariak ez e, Azpitti aldian eta beste toki batzutan izaten diren modura, baiña holaxe.

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia