Oñati (Gipuzkoa)

"Cuba" taberna

"Cuba" taberna Torrerako bidean etxe baten kantalean zegoen "Cuba" izeneko taberna txikian elkartzen ziren "karreteroak", lana bukatu ondoren.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ONA-065-001 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Torrerako bidean etxe baten kantalean zegoen "Cuba" izeneko taberna txikian elkartzen ziren "karreteroak", lana bukatu ondoren.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Lehen esan doskue karreteroak "Cuba" tabernan juntaitten ziñaziela.
- Cuba etxia izaten zan guretako. Illunkaran basotik etorri, idixak bialdu etxera eta Cubara tragua hartzera. Hori seguru.
- Han karretero danak juntaitten ziren?
- Ba gu kuadrillia beti Cubara.
- Amerikano bihurtu arte ixa.
- Bai, antzera.
- Karretero asko zeguan herrixan? Karretero jente gehixau be bazauan?
- Bai, bastante asko, bai.
- Eta Cuban ze itten zeuein, jan, eran, musian, kantuan?
- Musian ta ez,ez, hori ez. Gu hona, bokaillua ekarten eben arreban batek-edo ekarten eben bokaillua hartu edo bestela idixen buruan ibilitta ta gero han trago bat jo eta kitto, etxera. Goizian listo ibili bihar, goizian ganauari jaten aurretik emun bihar, gobernau eta ondo jaten beuen artian konforme. Idiekin lana txarra izaten zan.
- Eta hor Cuba, nik ez dot ezagutu Cuba tabernia, ze zan, taberna haundixa edo ze?
- Keba, holakotxe zer txiki bat, hutsa. Onddiok Karmen biziko dok hangua, hau, zeren andria, ez xat akordauko ta. Han Torrera doian bidian aldamenian.
- Nun dauen, nun egon zan badakit, baiña neuk ez dakot goguan.
- Ba hantxe hutsa baiña, holako taberna txiki bat. Hau sukaldiau asko gehixau ez.
- Eta mahairik eta holakorik ez?
- Baazen, ardaua zertu ta itteko, hona, mostradoria eta aldamenian mahai bat edo bankua jasarri eta hantxe.
- Ardaua zela egoten zan, barrikatan edo zela egoten zan?
- Leheningo zeretan, bertakuak, harek saraixetan ekarten eben Edmundo Geretanetik. Gereta.
- Edmundonetik hara ekarri eta saraittik ...
- Gero saraittik etaraten eben pitxarrera edo botillara baiña handik.
- Zuk lehen esan dozu Hillariona-ta horreik be ...
- Hillariona eta horreik, Hillariona geruaukua zan. Cuba, gu han egoten giñan Cuban.
- Eta Elvirana zer da, Cuba baiño barrixaua?
- Geruaukua.
-Elvirana ezautu naben.
-Elvirana hori Kortabarrikuakin ezkondu zan, enda zerien eukein Goñiñeko zerian Kale Nagusian, enda handik gero ezkondu zanian honutz, hori Kortabarriko etxia nola zan, hemen oin Mendiko Kalian dakon ezkiñakua ba ha gero etorri zan.
- Taberna eta almazena eta dana eukan.
- Almazena eta danak hor, eta bizittera be horraxe etorri ziren.
- Eta hori Cubako hori ze moduko, ez dakit, mostradoria zelakua zan edo. Ze zan kuadraua-edo?
- Keba, holakotxe mostradore bat ze bat eta bestekaldera mahaixa eta erateko bankuak edo ze bat, asientuak indda ta hantxe ze bat, kitto. Ha izaten zan gure egonlekuori.

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia