Oñati (Gipuzkoa)

Argiketaria eta abeslaria

Argiketaria eta abeslaria Soldadutzatik itzuli zenean bere kontu hasi lanean eta erretiroa hartu arte argiketari lanetan jardun zuen. Oraindik egiten ditu lantxo batzuk. Bost urterekin hasi zen solfeo ikasten eta laster beteko ditu 80 urte Oñatiko parrokiako koroan abesten.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ONA-062-016 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Soldadutzatik itzuli zenean bere kontu hasi lanean eta erretiroa hartu arte argiketari lanetan jardun zuen. Oraindik egiten ditu lantxo batzuk. Bost urterekin hasi zen solfeo ikasten eta laster beteko ditu 80 urte Oñatiko parrokiako koroan abesten.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta soldaduskaia akabo eta ya lanera.
- Ya etxera, lanera.
- Gaur arte.
- Eta lanian zure kontura hasi ziñan-edo ...?
- Bai, nere kontura.
- Hasieratik.
- Bai. Euki neben okasiñua pila fabrikara lanera fateko. Lastima. Asko hobeto ibilliko nitzake.
- Igual ez.
- Jubilauta eta libre.
- Oin be libre zagoz.
- Bai libre. Han txapuzak juntau itten xatak neri beriela, e? Eta gero reklamaziñuak. Arregluak-eta. “Mis chapuzas”. Oin semia dabil instalaziñotan eta telebisiñuak eruan ta ekarri ta horreik danetan. Eta ni Martiñolaneko kobazuluan. Martiñola kobazulua dok ha. Kobazulua, dana trastoz beteta.
- Nik uste dot azkenengo 40 urte honeittan nik ha betik igual-igual ezagutu dotela.
- Eta lehen esan dozu hori, eruan zinttuaiñian juiziua itteko ta solfeua galdetu zetzula; solfeua ikasten ibilli ziñan orduan.
- Solfeua da beste istorixa bat politta. Beste urte pare ba edo hiru irauten battut mundu hontan ya kontau neke larogei urte doiatela parrokixako koruan kantuan hasi nintzanetik. “Que ya está bien”. Zan, abade gazte bat etorri zan, etorri barri hona, organista famiakin. Mutilla, bueno mutilla gizona, mutilla, mutiltzarra zan, atleta, tipua, Bermeotik, uste dot Bermeokua zala bera. “Don Ascensión Zabala” zan. Eta guk geukan tia bat, tia Karmen aman ahizpa bat, gure etxian aginketan eben gure aittak eta amak baño gehixau. Eta haren denporan etorri zuan hori zeori eta orduan egozen “Hijas de María” organizauta, “Hijas de María” oin ez dozue holakorik zuek ez dakitzue ta. “Hijas de María” eta “Hijas de María” edo izango zuan eta organista barrixori etorri zanian ba gura ebela ba mutikuakin korua ittia eta gure tia edo han izango zuan, eta gure tiak nik solfeora fan bihar nebela, ta eskolatik urten arratsaldian, ospittaleko eskolatik, bost urtekin-edo, eta meriendau eta zuzen Santa Mariñako erdiko eskolara gero agustiñuak egon ziren, Santa Mariñako oin eskolak dauzen lekua. Han egozen hiru departamento.
- Elizia euen lehen han.
- Elizia ez, eskolak, nik mutikotan eskolak.
- Elizia edo kapillatxo-edo ermitatxo bat euen lehen han.
- Kapilla txikitxo... aldamenian? Kapilla txikitxua baiña ha dana zuan eskolia, e? “Escuelas Nacionales” xazaken han, “Escuelas Nacionales”, eta erdiko eskolan solfeora, ta ba derrior fan bihar. Zeatik aittak eta amak be, bai ba fan in biakozu, baiña zera zuan aginketan ebena, neskazaharra. Eta ba hala hasi nintzan eta han urte pare bat edo hiru bat-edo, ixa egunero solfeora hara, nerekin batera beste mutiko batzuk be bai, klaro. Nere lagunak, nere lagunetatik ba neu eta Federiko be probablemente Federiko difuntua, Federiko be bai, ibiliko zuan ha be Don Ascensionekin.

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia