Mutikotan epaitua
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ONA-062-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Deba eskualdeko ahotsak - Oñati
- Elkarrizketatzailea(k): Aintzane Agirrebeña - Kepa Elortza
- Data: 2008(e)ko abenduaren 22a
- Iraupena: 0:04:43
- Erref: ONA-062/004
- Kodifikatzailea: Kepa Elortza
- Gaia(k): Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Ondasunen galera , Politika » Jarrera politikoak » Liskarrak politikan
Transkripzioa
- Eta gure aldamenian oin Izarraitz tabernia eta hor xauan denda haundi bat eta horkuak be alde in ebein, eta geratu xakuein “requisau”, rekisauta gura xuan esatia, hemengo hona etorri ziren nagusixak, eurondako ha denda dana, eta eurak itxi eta ni aldamenian bizi nintzuan, ta oin gaiñera han barruko aldetik han patixora, oin ez xauk baiña patixo bat eta, nere aitta eta ama ta obserbaitten. Ointxe ba, billur, baten bat! Hartu ta paketia eta etxera. Dendia, dendia haundixa ha, "de todo" xauan han, e?
- Ze izen eukan denda horrek?
- Lasena.
- Lasena? Nik ez dakot hori goguen.
- Urrutia, Leonardo, Leonardo zuan hango nagusixa, Lasena, dendia Lasena. Eta gero geuk be ikasi giñuan eta Atzeko Kaleko ate bat forzau eta geu be barrura sartzen gintzuan, eta akordaitten nauk beste gauza batzuren artian pilak, linternia, piladun linternia, ez dakik zer zan mutikotan orduan? Gaur edozeiñek xakok linternia baiña orduan linternia-ta, kalian jolasian ibiltteko linternak-eta. Beste bat oin Upaiñek xakok, Perratzailleneko taberna aurrekaldian.
- Bai.
- Ha bajeria, han bajuan xauan “Alquiler de bicicletas” Zubillagakua zela zuan, bizikleta alkilerra, ezin akordau, klaro, hortarako gertatu in bihar dok. Eta ha be aldeta xauan, ha be rekisauta eta hara be sartzen gitzuan eta pentsau mutikuak detaille bat, bizikleta erruedan tubular kamaria barrukua, goma fin-fiñakin inddakua, holakuak hartu eta honekin zer ingo xuagu eta putz in eta asko ez, eta itturrixan, han baxauk ba Perratzailliaren aurrekaldian itturrixa? Puntia moztu, sartu han eta lotu eta inflau ta inflau ta inflau ta in zuan holakotxe puxikatzarra in eta plaust apurtu ta hola. Eta baten batek denunziau in gozaken (gindduan) ta akabo giñuan “en el Tribunal de Menores de San Sebastián”, fan gitzuan.
- Horreik kamara horreik harrapaittiatik?
- Bueno, hori eta beste leku batzutan be bai. Baten batek denunziau gazaken (gindduan) eta lehenengo kuartelera abixua, eta kuartelian ze ingo ian ba, dana esan, gu abandonautako lekuak zirala eta hola ta ba guardia zibillok, baiña denunzia aurrera fan zuan, “al Tribunal de Menores”. Nik nere aittari emun xaoten disgustorik haundixena askoatik, nerekin “Tribunal de Menoresera” fatia izan zuan.
- Donostira eta zer, juzgau in zindduein?
- Bai, akordaitten nauk leheningo mutikuak aldiko bat, lau egon gitzuan, lau mutiko izango gitzuan, Ion Etxaniz, Iturrozpe be uste xuat baietz, bueno, mutikuak aldiko bat, bizardun gizon bat baiña hola patxadakua, haren izena be oin ahaztuta nau baiña, orduko diputaziñoko presidentia izan bihar zuan /bizuan/, ta famosua dok, zan bizardun bat, eta ba galderak itten, eskolako galderak, zenbaitteraiñoko eskolia geukan; ta akordaitten nauk beste gauza batzuren artian solfeorik aber nekixen eta baietz, “Método de Solfeo” blasta ekarri hara eta kantau hau. Ordurako nik nekixen ha kantuan, solfeua, ixa buruz, kantau nitxan: “do-mi-do-mi-sol-do…” kantau nitxan ta bien; bueltan etorri gitzuan pozik danok zeatik gero danok batera sartu gitzuan, ta esan oskuan horrek gurasuairi, beste nere lagunak be gurasuakin fan zittuan, gurasuairi esateko egoteko lasai: “tranquilos que estos chavales no tienen absolutamente ningún asunto de malicia como para venir al Tribunal de Menores, vayanse ustedes tranquilos que aquí no pasa nada”.
Egilea(k): Kepa Elortza
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!