Arrasate (Gipuzkoa)

Aita Kubako gerran egona

Aita Kubako gerran egona Etxetik irteteko baimena (salbokonduktoa) udaletxean ematen zuten, eta 15 egunerako edo hilabeterako izaten zen. Herritarren batek salatuta, aitak hiru epaiketa jasan behar izan zituen, baina onik irten zen. Aita Kubako gerran egondakoa zen. Itsasontzia bertaraino arraunez eraman zutela esaten omen zuen.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARR-082-012 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Etxetik irteteko baimena (salbokonduktoa) udaletxean ematen zuten, eta 15 egunerako edo hilabeterako izaten zen. Herritarren batek salatuta, aitak hiru epaiketa jasan behar izan zituen, baina onik irten zen. Aita Kubako gerran egondakoa zen. Itsasontzia bertaraino arraunez eraman zutela esaten omen zuen.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Baña zueik, karo, zueik bizi baziñain Garratzen, karo, salbokonduktua kalera etorteko biher bazebein, zelan etorten ziñain? Lehenengo salbokonduktua…
-Aiuntamentuen ataraten gauen. Etorri ta, ba, zertute auenien, kadukaute auenien…
-A, renobaittera?
-Ba hor, aiuntamentuen edo hor ataraten gauen.
-A, salbokonduktua izaten zan egun batzutarako?
-Pasue bai, hilebeterako edo hamabost egunerako edo emuten auen, ta hareaz ibiltten gitzen. Harek barek ez auen urteixerarik. Oseake… Ta gero gure aitteri be bota utsien hor kulparen batzuk.
-Aitteri?
-Bai. Zera zala ta, hor izugarrizko… hiru juizio euki zittuen.
-Aittek?
-Ta atzenien urten auen ondo. Bai, zera zala…
-Baiña ze, ze salaketa edo ze leporaketan otsain?
-Ba sozialista edo zer, ez dakit ba lehen zer zan. Reketie ez zan izengo ta.
-Ia, ia, igual ez.
-Bai…
-Baiña berak…
-Baiña zerak, etxe… hamen herriko zerak ein auen e.
-Baten batek denunziau, ezta?
-Bai, denunziau ein auen.
-Bai hori leku danetan pasau zan, bai. Ta zure aitta gerrara ez zan fan.
-Ez, ez jakon /etxakon/ tokau.
-Etxien egon zan?
-Ez jakon /etxakon/ tokau. Bueno, Kuban-ta egon zan, bere gazte denporan.
-Kubako gerran egon zan?
-Bai. Kuban. Gaiñera esaten auen barkuen eurak erremaute fan ziela.
-Bai zea fango zien Kubaraiño!
-Bai, bai! Pentsaizu! Berak esaten auen. Gaiñera…
-Baiña haik zerak eukiko zittuein…
-Txandaka-txandaka, baiña zerakin ibiltten ziela. Remuekin fan ziela.
-Kubaraiño?
-Kubaraiño, bai. Kubako gerran egonda…
-Estropadetarako onak izengo zien orduan!
-Bai. Bai, ba ta ez dakit zenbat egunien egon zien itsasuen.
-Remaitten?
-Allegau barek. Allegau eziñik.
-Aiba! Ta ze, zenbat denpora in eben Kuban?
-Ba ezt dakit, baiña urte batzuk bai. Urte bat ero bi bai, ein zittuen.
-Ta han gerran eongo zan.
-Gerran, gerran, gerran.
-Baltzak hiltten?
-Ba, itxurie. Baltzak egongo zien. Eurak zurixek izengo zien ta.
-Eurak, zera, zeure aitta horrek ze kontu ekarri eben Kubatik? Ze kontaitten otsuen zeueiri?
-Harek? Kubari buenooo, boniatuek jaten zittuela, besterik ez auela jateko. Boniatue. Boniatuoi ez dakit zer zan, baiña…
-Boniatua, patatian antzera.
-Patata modukue ezta? Ba hori, boniatue besterik, eta gero ba frentien betik zerakin. Eta bastante txarto pentsetan dot pasau auela.
-Orduen egongo zan erregie Españan, ezta?
-Itxurie.
-Bai, karo. Haik zien koloniak.
-Koloniak. Ba hor juan zan. Ez dakit oin auzokorik bateronbat fan zan, edo berari tokau jakon herrixen edo zerien.
-Beste norbaittek kontau nostan, ez dakot goguan zein, fan eta handik gutxira bialdu ein zittueilla. Oseake ia gerria akabaitten edo bestiok irabazi eueiñien bialdu ein zittuein.
-Bai, horreik be bialdu ein zittuen.
-Horreik hilebete besteik ez eben ein. Zure aitta lehenau fango zan?
-Bai ba honeik e… tokau jakon bastante denpora.
-Eta ze tokau xakon soldauska garaixa?
-E?
-Soldauska garaixan tokau xakon edo bestela?
-Ba ez dakit ze esango dutsuten /esangutzuten/, baiña berak zelan bere Kuba auken. Besterik ez euen zerketako, esateko. Kuba! Ni Kubako gerran. Ta Kuba ta hau buenooo, Kuban aldien e, askogatik be hobiaue zan, hau gerriau hamen ikusten auena, Kuba baiño. Berak esaten auen moduen. Ez dakit Kuban zer ikusiko auen. Baiña…
-Oseake harentzako, orduen, hemengo gerria bigarrena zan ia.
-Bai, itxurie bai. Oin, hamen ez jakon /etxakon/ tokau, zeozegaittik libre urten auen.

Egilea(k): Iñigo Agirre Mendieta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia