Karmen okina
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ONA-060-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
14 anai-arreba ziren. Eskolatik neskame lanetara berehala bidaltzen zituzten. Goizeko lauretan jaikitzen zen Seguran ogia egitera, eta gero ogia banatzen zuen, astoz. Umetan, eskolara joateko aukera gutxi izan zuen.
- Proiektua: Deba eskualdeko ahotsak - Oñati
- Elkarrizketatzailea(k): Aintzane Agirrebeña - Kepa Elortza
- Data: 2008(e)ko abenduaren 17a
- Iraupena: 0:04:24
- Erref: ONA-060/004
- Kodifikatzailea: Kepa Elortza
- Gaia(k): Lanbideak » Neskameak
Transkripzioa
- Eta han egon ziñanian lanian Seguran, bertan egoten ziñan?
- Bai, bai, bertan, bertan, kriada bertara joan nitzan, bertan egon nitzan. Bai, bai. Ziren, aman lehengusiña zan andria ta...
- Eta ze itten zenduen, ogixak in eta saldu ta dana?
- Bai, ogixak egin, gaur gabian igual goizeko lauretan edo jaiki bihar izaten zan, ordu bittan, lauretan edo hala, ezin jaiki, uste dot plazatik be entzungo zittuela diarrak, jaiki ta “ni corta ni perezosa” holaxe itten nittuan ogixak, ra-ra hasi nizan itten ta: “hartu biak batera! Igual igual ingo dezu eta!” Ene! Bueno, ya, nehikua dot, nehikua dot, zeatik hango kontuak ez akordatzia hobe da, ez akordatzia. Egin ogixak, gero zortzirak inguruan joan gora, apur bat garbittu, di-da, astua ipiñi, ipiñi astuan ogixak eta Mutiloara. Eta gero etorri ziran bi mutil, jittanuak emuten euein, […] tremendako preguntiak itten nostain, eta ume makala nik ez nekixen ezebe orduan, artian ze jakingo neben, eskolatik, eskolatik urten, bete nittuan mariatzen hamabixan hamahiru urte, eta hogeta zortzixan mariatzen bertan, fuera! (...) Haraxe fan bihar dozu eta kitto. Nik esaten dot: “baiña zela leike hola?” Umiak hortarako, ez daue jaixo bihar umia hortarako, ez da jaixo in bihar, ni hamahiru urtekin, eta nere ahizpa zaharrena, maistriana fan zan, zazpi urtekin eskolan hasi eta zortzikin kriada. Baiña ikasten egon zan, zortzi urtekin e? Eta pentsau egizu, harek eskribitten eta politto ikasi eben. (...) Guk esaten geben, guk iñok ez xonau aprobau gu ze izango giñan, halako bapuak izan be, ze bapo? Zazpi urtekin eskolara edo seikin eskolara fan eta zortzi urtekin kriada bialketan dauenak, gurasuak ez dakit zer dan. Niri ez eizue esan hori normala danik e? Orduan holaxe izango zan baiña gure moduan iñor ez zan ibilli. Ni hamalau anai-arrebetakua naiz e? Neu seigarrena.
- Hamalau anai-arreba?
- Bai. Gogorra da e? Gogorra da. Umiak bihar dira, umiak bihar dira, baiña ze ...
- Danendako ez zan egongo etxian ezta?
- E?
- Danendako ez zala egongo.
- Bai baserrixan ogixa-ta egoten zan, baiña ogixa bakarrik ez daue bihar, e? Orduan ogixa ta gaztaiñia ta patatia ta porru-patatia ta hori egoten ziran, eta esnia be bai, baserrixan esnia nehikua egoten zan, eta esniak be ez nostan itten onik, talua ta esnia, nik oin talua entzun bai ta nere billobak: “neri talua gustaitten xat amandria”. “Bai gustaitten xatzu? Ba jan ume, neri ez xat gustaitten eta”, “Ekarriko dotsut e?” “Ez, ez, neri ez ekarri talorik, ez ekarri neri”. Usaiñak be higuiña emuten dost neri, garraztu itten xatan neri, etxian jan talua eta esnia eta etxetik [...] mobiu ordukoxe garratza egindda eskolara, [...] eskolara garratzakin. Iñoiz joan izan nitzan armozau barik, eta baten holaxe, orduan egun hartan armozau barik fan nitzan, ezer hartu barik, ez neben eukitten gogorik. Hamarrak edo gehixau izango ziran, hori-hori nitzan momentu batetik bestera, “qué te pasa Carmen?” esan nostan maestriak, maestria geukan, “no estás bien?”, “Me siento un poco cansada” esan notsan, “¿Te sientes cansada? No tienes buena cara. Tienes amarilla pero amarrilla eh?” Begixak [...] besuak eta danak. Zelaikua euen han urrian, baserri bat oin zera, Tavesa dauen lekuan, baserri haundi bat, “acompañarle a ésta hasta Zelaikua” [...] han nunbaitten euen gure etxia, ta baten batek lagundu nostan haraiño ta joan nitzan etxera ta, aillau nitzan etxera ta, “ze pasau jan baiña ze pasau jan, oin be hola, ez dakit zer”, eta badakitzu ze erremedixo euken gure amak? Ze ete da ziharo pobriak izatia e? Ura egosi kazuela baten ta haretxekin garbittu nostan mosua, ur egosixakin. (...)
- Ur egosixakin mosua garbittu?
- Bai. Esaten horretxek osatuko nindduala, eta ugera, egon nitzan lau-bost bat egunian ugian. Harek ez eben beste erremedixorik hartu, berakatz saldia jango neben, esnia ez xaten gustaitten, normalian ez xaten gustaitten esnia, ondo nenguanian be. Holakotxiak banan-banan esango nittuke mordua esango nittuke, eta honeik ez dira inbentautakuak, honeik ez dira pelikulako kontua, e? Honeik dira “realidad”, nik pasautakuak.
- Holaxe bizi izan naiz ni, eta artian beti andra ederra.
Egilea(k): Kepa Elortza
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!