Oñati (Gipuzkoa)

Bizikletaz eta astoz

Bizikletaz eta astoz Seguran ikasi zuen bizikletan ibiltzen. Behin, Zegaman ermandadeak banatutako behi okela zatia bizikletaz eraman zuen etxera. Ogiz betetako zakuak astoan hartu eta bezeroei banatzen zizkien.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ONA-060-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Seguran ikasi zuen bizikletan ibiltzen. Behin, Zegaman ermandadeak banatutako behi okela zatia bizikletaz eraman zuen etxera. Ogiz betetako zakuak astoan hartu eta bezeroei banatzen zizkien.

Transkripzioa

- Eta esan dozu bizikletan ibiltten ikasteko ...
- Bizikletan ibiltteko […] ze baten, baten bat egon bizikletia eukena, nik ez neukan baiña, eta bizikletan ikasten egoten ziñan etxian, kalian, kale nagusixan, “Mayor dieciseis”, euan Seguran eta hantxe euan ta etorri xatan: “bizikletan nahi al dian ikastea”, ta “bai”, horixe bai, besterik ez. Hasi nitzan bizikletiakin eta etorri zan señoria, urten eben eta fan zan zerera, [...] (...)
- Eta ikasi zeben?
- Honbre ikasi nebela! Gero Zegaman handik denpora gutxira, Zegamara joan nitzan, behi bat hermendadian-edo Seguran behi bat partiu euen eta eruan nittuan zortzi kilo okela, bizikletan hartu eta aide. Ni edozein gauzetara atrebiu naiz beti eta zenbat aldiz, ez xat ezer pasau, eta bueltan netorrela Seguran zerien plazatik behera erripia dau goittik behera, ez dakit egonda zauzen, ez?
- Pasadizuan bakarrik.
- Ba dau plazan, ta plazan hasten da erripia dau, eta umiak orduentxe urteten bostetan arratsaldian etorri nitzanian, frenua apurtu! Eta ze ingo ete da hemen? Ta “ni corta ni perezosa” hankia ipiñi eta zera joan nitzan, aiuntamientu onduan han bolalekua, ta han launadia euen ta hantxe geldittu neben bizikletia, hantxe. Pasau (di)ttut holako, holako larrialdixak asko e? Baiña bueno, ez xatan sekula ezebe pasau.
- Eta hori esan dozuna, ermandadeko behixa partiu zeuilla. Zer zan hori?
- Ba ermendadiak egoten ziren lehenao baserrixan, oin ez dao hamen be ez da ermandaderik oin. Baiña ermendadia izaten da ba baserritarrak edo kalian, kalian be jente asko euen behixak eukeiñak e? Eta bi anae ziren solteruak bixak ta ba nola behia kendu behar zuten, ta albaiteria egon zala eta ez ziotela esan jan zekela ta, ta gero jun ziren ta esan zion ba berak bazeukela Zegaman, orduan gose urtiak ziren, gerra ondoria eta esan osten: “ba nik enpleauko dizut nahi badezu”, ta halaxe hil euen ta neskaillia bialdu Zegamara okelokin ta listo. Eta hantxe ez dakit zer, sekula egon barik nenguen Zegaman, ez kapitala dalako baiña, han plazara iristen zeranean, hantxe eskumara ez dakit zer jartzen du eta hantxe letreroa ta irakurten dakixena behintzet gutxienez, eta eruan nittuen, itxi okelia eta emun nostain zera, nola esaten xakon, kanikatxuakin ta zela izaten ziren?
- Rifia?
- Ez, erana izaten zan, Seguran itten ziren, kanikatxuakin ta klak zapaldu eta ...
- A, gaseosak?
- Gaseosak. Gaseosa botillia uste dot emun nostain, eta haxe eran eta martxa atzera. […] eta ni faten nitzan egunero Mutiloara ogixakin, astuan lau zaku ogi hartu eta Mutiloara. Eta amandratxo bat, zikiña, ondiokk be gorroto dakot e? Ba kontauta eukitten ziren ogixak eta orduan bota nostan bronkia gure ahizpak, eta nik bape kulparik euki ez, eta itten nosta bestiak zakua bere aldera begira ipiñi eta mostradore azpira bat botaten eben. Baten in nostan bakarrik e? Persona dontsia, dontsia jaixo in nitzan ni e?
- Orduan bezeruak itten otsun ogixa ostu?
- Ogixa bat, bat hartu eta ra sartu. Eta orduan ogixak badakitzu ze balixo eben? Zazpi txakur haundi.
- Zazpi txakur haundi.
- “Setenta céntimos”. Oingua ingo balitz horreik moduan. Latzak pasautakuak danak eukitten (di)ttugu goguan. Ni gauza polittak pasau banittu orduan ez xatan akordauko, baiña horreik zakudidia horreik emuten dotsuenian beti kentzen dotsue gogua. Halaxe, bat falta dezu hemen, ez dakit, ezin dotsut esan ta, gero hori izango balitza gaurkua esango notsan: “aber ikusi daigun aber zer dakotzun hor”, sartu mostradure barrura eta han topauko notsan e? Hartu ta ra sartzen eben ta kajan baten ifintten eben han eta honek ekarri in bihar nostala. Tontak espabilatzeko ez da ona jente txarra. Ez horixe.
- Baiña umia zu ondiok, ezta?
- Bai, hamahiru urte. Oin bialdu egin eizu hamahiru urte, gure neskatilliak dako hamabost urte, gure billobiak, bialdu egin eizu ha, nora bialdu bihar dozu ha? Igual ez eben gurako e?

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia