Odolosteak auzoan banatzen
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ONA-054-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Deba eskualdeko ahotsak - Oñati
- Elkarrizketatzailea(k): Aintzane Agirrebeña - Kepa Elortza
- Data: 2008(e)ko abenduaren 02a
- Iraupena: 0:02:25
- Erref: ONA-054/007
- Kodifikatzailea: Kepa Elortza
- Gaia(k): Baserria » Baserriko bizimodua » Baserriko bizimodua , Herria, azpiegitura » Herri-antolaketa » Auzoak
Transkripzioa
- Txarrixak bi hiltten gittuan urtian, hori bai, baiña han be pasaitten zan beria, karreteruak zerian bokadilluan eruan hango txorixuok eta hango zerok, (...), gauzak holaxe dira.
- Eta txarrixak baiña gero zuek be babekin edo zeozer, urdai zatiren bat edo allegauko jatzuen, ezta?
- Urdaixa bai, urdaixa sobra egoten zan baiña bestiok, txorixuok eta horreik, gu baiño guapuaua zanak jateko.
- Eta txarrixa hiltzen zanian apaizari edo abadiari emuten jakon,odolostiak eta emun bihar izaten jakon?
- Odolostiak partiu be itten ziran, oseake han auzuan be bai bateri eta bestiari, partiu itten ziren.
- A, bai?
- Eta gero hori auzokuak eurak itten euein gero, hola bueltan etorten ziren. (...)
- Eta apaizari ez jakon emuten?
- E?
- Abadiari ez jakon emuten?
- Abadia? Abadiari makillia deskuidatten bazan. Abadia?
- Horreik monjok jango euein ba betibe odolostiak?
- Monjak?
- Eskolakuok.
- Monjak […].
- Eta gurasuak bertakuak ziran? Zein zan bertakua?
- Ama.
- Ama zan bertakua?
- Ama zan bertakua, bai. Galdos apellidua.
- Eta aitta?
- Aitta zerekua, Murgiko zera, baserrixa, Juanikoarrena (Juaniko Agirrena).
- Murgikua ze etxetakua esan dozu?
- Juanikoarrena.
- Juanikoarrena.
- Aittajuna, bizi zana etxian, aittajuna amaren aitta zan? Bertakua?
- Aman aitta bai, Galdos. Bueno Galdos, bueno ba ha hil zan. Galdos hil zan "el 6 de enero" Errege egunian ze urtetan hil zan? (...)
Egilea(k): Kepa Elortza
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!