Oñati (Gipuzkoa)

Abilezia handiko gizona

Abilezia handiko gizona Bere anaia arotzari laguntzen, Unibertsitateko "kasetoi" guztiak zaharberritu zituzten. Bien bitartean, galdategian mantenimendu lanetan jarduten zuen.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ONA-054-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Bere anaia arotzari laguntzen, Unibertsitateko "kasetoi" guztiak zaharberritu zituzten. Bien bitartean, galdategian mantenimendu lanetan jarduten zuen.

Transkripzioa

- Fabrikan lana in eta Unibersidadian, Unibersidadeko artesano danak guk inddakua da. Artesanoa zera, katxarro danok...
- Sapaixak?
- E?
- Goiko sapaixak?
- Goiko... gura dan dana, anaiak eta bixok. Soltau dana eta ifiñi, buelta dana ta ha zera be bai, ha, Aula Magna goixan, Aula Magna ez, ha zera goiko zera badau ba, gora igoten alde batetik tremendako artesanua goixen, dana hanka azpixen euki dogu. Eta pusketaka, pusketaka dana soltau, eta... geuk in geben ha.
- A, in zeuen konpondu, restaurau?
- Dana, dana restaurau, dana geuk. Eta gaiñera zeari be, guri irakusten oskuenei be leziñua emun gotsen guk. Bai, bai, oseake "termitina" emuten xakon, emun bihar xakon egurrari, gero gehixau ez atakaitteko horrek. Termitina emun ta ez atakaitteko. Karan emuten hasi giñan ta, gero zera letxe, zela esango dotsut, lizuna letxe itten xakon, ra! segiduan; ifiñi, raa segiduan, hau ezin lekek ba, honi beste zeozer asmau bihar xuau. Asmau gotsan aurrekaldetik ez emun, beste alde danetatik emun. Oseake "al frontal" hari ez emun. Elegante holaxe. Bestela, bestela ha ez euen zeraketarik. Ha dana in geben guk holaxe, taka, taka, taka...
- Oseake orduen emun zotsain botika hori atzekaldetik, ekusten ez zan aldetik?
- Atzekaldetik. Frontalari ez gotsan emun, frontalari emun bagotsan ez geben zertuko ta, ez geben luziuko ta.
- Baiña zu soldaduran bazebitzen lanian, zu arotza be bazara ala?
- Ez, arotza anaia neukan nik, eta anaiari lagunketan ibiltten nitzan ni. Nik soldaduran eta mantenimientuan itten neben lana zerien, tuberixak, edozer, edozer reparaziño in bihar bazan fundiziñuan horrekin ibiltten nintzuan.
- Zein fundiziñotan esan dozu?
- Mugarza, Ugarte y Compañía.
- Nun euen hori?
- Mugarza, Ugarte y Compañía? Hementxe zerian, Olalde onduan. Mugarza, Ugarte y Compañía oin be hor dau, oin Mugarza, Ugarte y Compañía ez da, oin da zera kooperatiba bat da hori. Garaiñetik zera bittartian, Garaiñetik hurringo Oñati aldera.
- Txintxurreta fabrikia...
- Ez da, Txintxurreta eta Garaiña bittartian.
- Bittartian?
- Hantxe ibilli nintzan ni.

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia