Oñati (Gipuzkoa)

Etxeaundin jaioa

Etxeaundin jaioa <p>1925eko martxoan jaio zen Etxeaundi baserrian. 29 urtererekin joan zen kalera bibzitzera, apopilo, Urubilenera. Mugarza Ugarte y Cia-ren galdategian egiten zuen lan. Emaztearen etxera ezkondu zen eta geroago beren etxea erosi zuten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ONA-054-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

1925eko martxoan jaio zen Etxeaundi baserrian. 29 urtererekin joan zen kalera bibzitzera, apopilo, Urubilenera. Mugarza Ugarte y Cia-ren galdategian egiten zuen lan. Emaztearen etxera ezkondu zen eta geroago beren etxea erosi zuten.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Bitoriano Etxezarreta zara, ezta?
- Galdos.
- Eta, Galdos bigarrena. Eta ze egunetan jaio ziñan?
- "El 6 de marzo del año 25". Larogetakak aurrera.
- Eta nun jaio ziñan?
- Etxeaundi.
- Etxeaundi baserrixan?
- Baserrixan. Eta han bizi izan nintzan 29 urte artian. Eta gero kalera etorri giñan, arrebia ezkondu zanian zera, Ormaiztegin dakot nik arreba bat. Ha ezkondu zanian ba emakumerik ez zan geraketan Etxeaundin. Arrebia bestia kalera ezkonduta euen ta zera, lau mutil, eta aitta han euen artian.
- Eta ama?
- Ama aspaldi hildda euen eta bueno, holaxe kalera etorri giñan, zerien egon giñan apopillo, hori zela da?
- Pakonian-edo? Pakonian-edo?
- Ez, ez, han goixan, zera, zer onduan... ahaztu itten xaku gauzak-eta.
- Hemen kalian?
- Kalian, kalian. Urubillen! Urubillen.
- A, Urubillen.
- Urubillen, bai.
- Emaztea: Ez dakitzu zela euen Urubilgo tabernia lehen han?
- Bai.
- Emaztea: Hara fan ziren honeik apopillo, bai.
- Eta han apopillo gauzela gure anaia, bixok geozen han, eta gu egon giñen oseake gehixau kobraittiatik, oseake ordutan gehixau kobraittiatik, osea seguruari itxi in gotsan gehixau kobraittiatik. Ez dau ba pleuresiak harrapaitten zeori, mutillori, eta guk xemikorik be ez, ezebez, (...) taka, taka, hillian, bi hillabete pasauan, hiru hillabetien taka, taka, taka, biren zera, patronia pagaitten han. Taka, taka, taka, (...).
- Ze lanetan zebitzein?
- Fundiziñuan, "Mugarza Ugarte y Compañía" lanian. Oin nik neuken fabrikan gura neben beste ordu, oseake aparte de neuk itten neben lanetik, soldaduran itten neben ba lana, ta neuk gura doten beste lana. Eskarrak harexeri, dale ta dale ta dale ta dale. Bueno, ha akabo zan. Gero hurringo bueltia zera, nora edo zer edo, mobiu in bihar dou nunbaittera; topau neben nobixia, ezkondu in bihar zan. Ezkondu baiña noiz? Bost urte edo tardau geben, azkenian ba, neskian etxera ezkondu nintzan bost urte horreik pasau ziranian. Ezkondu eta hiru bat urtian edo lau batian edo han egon giñan. Gero etxia hartu bihar zan, etxia hartu zerian, hauxe etxe hau hartu, 350.000 uste dot zala. Eta erdixa inguru baneukan, erdixa inguru ifiñi eta beste erdixa pagatzeke, etorri hona eta bizimodua taka, taka, taka.

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia