Oñati (Gipuzkoa)

Sarramendiko eskola

Sarramendiko eskola <p>Sarramendiko familia. Auzoan eskolarik ez zegoenean, euren baserrian antolatu zuten eskola. Berak izan zituen maisuak gogoratzen ditu.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ONA-053-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Sarramendiko familia. Auzoan eskolarik ez zegoenean, euren baserrian antolatu zuten eskola. Berak izan zituen maisuak gogoratzen ditu.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Zenbat anai-arreba zarie?
- Gu lau, bat hil zan, gaztiena, eta beste hiru anae, bat Errekalden bizi da, bestia zerian, hor Sta. Mariña ondoko zer baten, zela esaten xako horri? Gregorio bizi dana zela da? Hantxe, zerien, Abenidako atzekaldian. Eta neu hiru anae, oin hiru anae bizi gara, bata neu zaharrena 90 urte, bestiak Bittorianok eukiko (di)ttu 87 eukiko (di)ttu marzuan eta Gregorio ha Bittorixan klinikan dau, harek dako ba 82tik hirura, eta...
- Eta umetan baserrixan lan in biharko zenduen, ezta?
- Bai, ba guk eskolan, hor gure auzua izan zan bastante oso gizon, famelixia ondo arreglau ziran alkarreaz ta han ez euen eskolarik eta ez euen eta geure etxian egoten zan leheningo eskola holako, holako apartamentutxo baten eta hantxe egon zan eskolia. Ta gero auzuak iñeben eskolia iñeben, hola edifiziotxo bat, ba politta, etxe politta, ta gero aintamientuak lagundu osten zeozer eta in ziran ba 12-14 etxien artian eskolia iñeuen ta gero ekarri euen maistrua hara, eta maistruak egoten zan astian edo hillian behin etxe baten, ha eskolatik faten zan etxietara, lo ta in eta jan ta ittera, eta han ikasi geben eta bastante ondo ikasi geben gaiñera, ta maixuak bastante ondo lagundu oskun eta etorten ziren bastante gaiñera, hemen Torre Etxebarrikuak eta Errekaldekuak faten ziren hortik hara, e?
- Lizargaratera?
- Eskola haretara, bai.
- Eskolia Lizargaraten egon zan?
- Ez, Lizargarate baño beherao, Sarramendittik aurrera fanda, hola etxe txikitxo bat, oso, barri-barrixa in zan, eta gero ba kitto, hantxe itten geben gure bizimoduori.
- Zein zan maistrua?
- Zela esango dotsut ba nik izena, lehenao fraide egondako bat zan, "Lomi" izango zan, haren izena ez esan, Lomi, Lomi, bai Lomi, ha Gregorio edo eztakit zela zan, Lomi. Eta gero ha fan zanian egon zan beste bat Bergarakua egon zan, hola ha bebeste puxkatxo baten ta gero egon zan Olabarretako bat, ha be fraidietatik urten dakua eta hola, gero hor akabo zan zeori eskoliori. Eta han baiña gu eskola hartan ibilli giñan 30 lagun edo gehixau ibiltten giñan.

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia