Oñati (Gipuzkoa)

Banastaginen ur putzuak

Banastaginen ur putzuak Bere aita banastagina zen eta egurra ur putzuetan kontserbatzen zuen udara arte. Ur putzuak alanbrez inguratuta egoten ziren.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ONA-051-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Bere aita banastagina zen eta egurra ur putzuetan kontserbatzen zuen udara arte. Ur putzuak alanbrez inguratuta egoten ziren.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Errekaldeko errekiakin akordaitten zara?
- Baitta, ba horixe, ba holaxe, holaxe, holaxe estilo hortaraxe.
- Errekaldeko errekia? Gure aitta zana, banastagiña zan ha, ta banastak kontserbaitteko materiala euki bihar izaten xuein egur potzuak, egur potzuak, eta egurra ekarten xuein urte danerako, ta urte danerako izaten zuan ba hamar bat tonelada edo hola; ta horreik egur horreik kontserbaitteko, egurrak pozuan urakin egoten txiuzan, hemen Mendiko Kalian zauzaken danak banastagiñak, hau erreka ezkiñiau, hemen Txapelen etxia zuan atzenengua, Txapelen etxetik Ultzegiñenen etxe arte bixan bittartian, egur pozuak onak indda, e? Piszinak izango bazien moduko urak, pozuak, enda ba zortzi lagun pozutatik egoten zuan ur pillia. Han Mediko Presa aldetik ekarritta ura. Ta hortxe kontserbaitten txuzan egurrak. Neguan ekarri hointxe garai hontan ekarri bai egurrak, enda sartzen txiuzan udabarrixan, febrero-marzo inguruan sartzen txuzan pozuan egurrak eta gero udan bihar zanian, hareik ez xuzan egoten zera, ta hareik egoten txiuzan bigun-bigunak egurrak, lana itteko.
- Ur pozuok eukitten zittuein errekatik kanpo?
- Errekatik kanpora baiña pozua indda benetakua, e? Gure pozuak euko xuan ba, edozein modutan be, hogei bat metro kuadrauak bai ura.
- Formala.
- Formala, pozu formala, piszinatxo bat.
- Eta behera?
- Ta behera ba bi metro pasa.
- Akzidenterik ez zan egoten?
- Alanbriakin zarrauta egoten txiuzan, alanbriakin zarrauta. Eta ezkiñatik mendittarren sendia egoten zuan hala be, pasua, pasua egoten zuan, mutikuak be bai, mutikuak hor sarri, gure aittak eta hor kanpuan lana itten xuaiñian, banasta fan zera eta pozura jausitta pozutik urten ezindda sarri etaraten txuain. Hola ittotakorik eta holakorik ez.

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia