Oñati (Gipuzkoa)

Afrikan soldadu

Afrikan soldadu <p>Melillara joan zen soldadu. Lehenengo urte osoan kanpin-denda txiki bat besterik ez zuten izan bizitzeko. Sei urtean lizentziatu gabeko O&ntilde;atiko soldaduekin elkartu ziren han. Lau hilabete Tetuanen eta handik ez urik eta ez komunik ez zegoen Reayara. Han beste 15 hilabete egin ondoren Huescara bidali zituzten, Horna de Gallegora.</p>
Tamaina:

Melillara joan zen soldadu. Lehenengo urte osoan kanpin-denda txiki bat besterik ez zuten izan bizitzeko. Sei urtean lizentziatu gabeko Oñatiko soldaduekin elkartu ziren han. Lau hilabete Tetuanen eta handik ez urik eta ez komunik ez zegoen Reayara. Han beste 15 hilabete egin ondoren Huescara bidali zituzten, Horna de Gallegora.

Transkripzioa

- Ta Afrikara, hau zona zera ibiltten gebena zona hau, Españak ibiltten eben zona gehixena pasaittia tokau xataken, leheningo Melillara fan nintzuan eta gero Melillatik Alhuzemasera, Alhuzemas galdu in eben San Jurjok, Alhuzemas hori "desastre del año 1921 y 22"ian Oñatiko asko egon txiuzan (zittuan) han, han euki xuein tremenduko txokia moruekin, enda hemen Urtzeillakoko Nikolas eta Urtzeillako Pedro bat eta gure zereko, Brinkolako primo bat eta han ibillittakuak txiuzan, gerran ibillittakuak txiuzan, eta beste bat Miel Torre. "El año 1900" zuan hori, unuan edo dozian, hori Afrikako desastriori, eta Miel Torrek eta nik hogei urten aldia giñaukan, ni beintitreseko kuarentaitreseko kintua nintzan moduan, ha zuan beintidoseko kintua. Eta gero urtebete in gixuan abrillian "1 de" abrillian aillegau gitzuan gu barkuan Melillatik zera, ez, Malagatik Melillara, ta zuan "1 de abril", ta orduan Franco gerria, gerria akabo barrixa zuan eta orduan tremenduko desfilia, ta xazaken bi oñatiar lejionarixuak.
- Bi oñatiar?
- Bi oñatiar. Bat honen primo bat, Joxe Kastillo hil zan amerikanuori.
- Bar Castillokua?
- Bai, Bar Castillokua, eta bestia Illarramendi. Fan gu, kuartel barik, erropa barik, alpargeta zurixakin banderia jurau giñuan guk Melillan, zortzi kinto gauzaken eta guretako […] fan gitzan, soldau han? Holako atrasa zela llekek hori? Gu urte betian aire librian egon gitzuan, tienda de kanpaiñarik be ez, honeik izaten (di)ttuk ba tienda kanpaiña ttiki horreik, holakotxe batzuk ipiñi eta hareixen behiean, behian urtebetian, enda kuartela desagertuta egon zuan, kuartela be.
- Eta zuek gerran edo ...?
- Haik ziuzan gerran ibillittakuak, "zona rojan" ibillittakuak, honeik trentaisieteko kinttuak, trentaisieteko kinttuak artian etxera bialdu barik, lizenziau barik, eta zuan "el año 1943", sei urte, sei urteko soldau luziak artian ejerzituan.
- Hareik desesperauta egongo ziren, e?
- Desesperauta, zein? Gu be bai ondo, e? gu be. Ez euen guretako, bai jana emuten oskuen, arrantxo edo emuten oskuen baiña lekurik ez ta gero bialdu geuzen beste regimento artillerixa batera, Tetuanera. Tetuanen egon giñan Rincón de Merín, Rincón de Merín dok Tetuanek dakon parajerik polittena, zortzi kilometro xakok plaia, ezt dago hor beste inguruan, haik eta Tangerera arte ez jagok plaiarik, ta hantxe egon gitzuan lau bat hillabetian ta gero handik destinau gauzaken Reayara, kanpamentu batera, ta milla soldau batera fan bai, ta milla soldauntzako urik ez, barri-barrixa e? Zemento armauakin inddako kuartela, barri barrixa, ez kumunik ez urik eta ez ezebez, ta errekia bi kilometrora giñakuan, Tangerdik 20 kilometrora, gu Tangerera oiñez faten gitzuan.
- Hogei kilometro.
- Hogei kilometro oiñez itten gittun. Han in giñuan beste urte bete eta hiru hillabete, hogeta zazpi hillabete in bai Afrikan, eta etorri gitzuan Españara, eta Españan orduan ba gerrako denporako ibillittako Makixak eta zauzaken, orduan ba artian ze in barik zauzaken, enda Huescara. Huescan, honeik Sabiñanigo eta oin herritxuak dittuk, Horna de Gallegon baserritxo baten egon gitzuan ba, gu soldauak han egongo gitzuan gutxiena berrehun bat soldau edo, berrehun bat artillero egongo gitzuan, berrehun bat. Gu egon gitzan baserri etxia, oin be han xagok, andriakin hiru-lau aldiz fan nauk ni hara, oso etxia politta, etxe ona, eta pasaitten zuan Rio Gallego han goittik behera, amorraiñak, errekia, gaur fan bai, ta lehen ezagutu gebenak ez lekek ezagutu ingo Horna de Gallego dan edo beste herri bat dan. Ha errekiak harek jasoten eben moduan bai, ta oin errekarik ez dok bapebe zer itten.
- Tapauta egongo da.
- Dana enkajonauta xakuei euren zeretan.
- Hementxe letxe.
- Sabiñanigon inguruan sartzen (di)txuei beste zona batera.

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia