Oñati (Gipuzkoa)

Eskolan maristekin

Eskolan maristekin <p>Maristetan 14 urte bete arte ikasi zuen eta handik aitarekin lanera joan zen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ONA-049-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Maristetan 14 urte bete arte ikasi zuen eta handik aitarekin lanera joan zen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eskolan? Horixe ez dakot goguan, baiña ez dakit, nik izango zan bost-sei-zazpi urtekin edo izango zan? Bost-seikin, han igual urte paren bat edo uste dot nik ingo gebela e? Hola ez naiz ni akordaitten hola exaktamente zenbat urtekin. Baiña goguan dakotena da horixe, nik hamalau urtekin itxi notsan eskoliari, hamalau-hamabost bittartian. Bost urte izaten zian maristakin, eta nik igual sei urte ingo nittuan maristetan, bosgarren kursuan bi urteko zera, danak ez euen hori itten baiña uste dot neuk hola in nebela. Hamalau urtera itten zan lagunak, orduan aurrez be ya jentia Mondrauera joaten zan, baiña ondiok bastante bertan herrixan geldiketan zan, taillerren batera, aprendiz ofizion bat ikastera edo… nik aittagana.
- Ya hamalau urtekin hori.
- Hamalau urtekin, bai, bai, hamalau urtekin.
- Osea ya hemen amaitzen zian ikasketak, eta nahi zebenak jarraitzia, Mondrauera.
- Nere lagunak batzuek Mondrauera joan zian, beste batzuek hemen bertan taillerretan hasi zian, gero fabrikak eurak be emun osten aukerak bertan zerak itteko, kursilluak eta gabian ta illunkaratan ta hola. Garaik be euki eben hantxe eskola bat montauta, Aleitarren bajuetan eta holako gauzak egon zien, ezta? Baiña Mondrauera peritajia gehixen batzuk, peritajia horko orduko peritajia izaten zan. Ba ordurako be ya baeuzen gazte batzuk ya karrerak ez dot esaten akabota baiña, ya Mondrauen ebitzeiñak estudixaitten, bai.

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia